Akuaponia akuikultura tradizionala (animalia akuatikoak, esaterako arrainak edo itsaskiak, ingurune kontrolatu batean haztea) eta hidroponia (landareak uretan haztea) uztartzen dituen edozein sistema edo ingurune da. Akuikultura normalean, animalien gorozkiak uretan meta daitezke: horrek toxikotasuna handitzen du, baina sistema akuaponikoetan, berriz, akuikulturako ura sistema hidroponiko batera bideratzen da, hondakinak bakterio nitrifikatzaileek degrada ditzaten, lehenengo nitritoa sortuz eta, ondoren, nitratoak. Azken horiek ongarri direnez, landareek xurgatu egiten dituzte eta horrela ura garbitzen dute. Azkenik, ura berriro akuikultura gunera birbideratzen da.

Sistema akuaponiko txiki eramangarri bat.

Kanpo estekak aldatu