Aci Castello

udalerri italiako

Aci Castello (sizilieraz: Jaci Casteddu) Siziliako (Italia) Cataniako probintziako komuna bat da. 17.854 biztanle ditu, eta 8 km². Mugakide ditu Aci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde komunak.

Aci Castello
Jaci Casteddu
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Jatorrizko izenaJaci Casteddu
Posta kodea95021
ISTAT kodea087002
HerriburuaAci Castello
Geografia
Koordenatuak37°33′N 15°09′E / 37.55°N 15.15°E / 37.55; 15.15
Map
Azalera8.71 km²
Altuera15 m
MugakideakAci Catena, Acireale, Catania, San Gregorio di Catania eta Valverde (Catania)
Demografia
Biztanleria17.852 (2023ko urtarrilaren 1a)
−725 (2018)
Dentsitatea2.049,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia095
Ordu eremuaUTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Katastro kodeaA026
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaCT
comune.acicastello.ct.it

Arrantzaleen herri honen izena normandiar gazteluaren izenetik dator. Gotorleku hori itsasotik sortutako basaltozko harkaitz baten gainean eraiki zen. Erdi Aroan, 1076an, Rogelio Luriakoari babesa eman zion. Setio luze baten ondoren, Frederiko II.a Siziliakoak birrindu zuen; geratzen den zatian, gaur egun museo zibikoa dago.

Historia aldatu

Aci Castelloren herria gazteluaren inguruan sortu zen, normandoek 1076an eraiki zutena, VII. mendeko bizantziar gotorleku baten gainean. 1169an, Aci Castelloren populazioa handitu zen Etnaren erupzio batek sumendiaren ondoko herriak abandonatu zirelako. Geroago, gaztelua Cataniako gotzainaren ondasuna bilakatu zen. 1296an, Roger Lauriakoak, Siziliar bezperetan aragoiar ontziteriaren almiranteak, Aci feudoa eta gaztelua Frederiko II.a Siziliakoa leialki laguntzeagatik jaso zuen. Bi gizonen arteko harremanak hoztu zirenean eta Rogerrek anjoukoei eskaini zienean, erregeak gaztelua setiatu eta konkistatu zuen eta Lauriakoa bere lurretatik egotzi. Margarita Lauriakoak, Rogeren ondorengoak, 1320an gaztelua eta lurraldeak berreskuratu zituen eta Blasko II.a Alagonakoari eman zizikion. Gizon honek Palermo anjoutarren erasoetatik defendatzen zuen bitartean, Bertrando di Balzok arpilatu zuen Aci.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu