Abkhaziako bandera V. Gamgiak sortu zuen 1991ean, eta 1992an egin zuen ofizial Abkhaziako gobernuak.

Abkhaziako bandera

Zati gorriaren diseinua Erdi Aroko Abkhaziako Erresumaren banderan oinarritzen da. Irekitako eskubi eskuak Abkhaz naziotasuna irudikatzen du. Zazpi izarrak herrialdearen zazpi lurralde historikoei (Sadzen, Bzyp, Gumaa, Abzhywa, Samurzaqan, Dal-Tsabal eta Pskhuy-Aibga) dagozkie, nahiz eta ez den hori jatorrizko banderaren esanahia.

Zazpi errenkada berde eta zuriak Ipar Kaukasoko Mendi Errepublikako banderan oinarritzen dira; Lehen Mundu Gerraren ostean Abkhaziak haren zatitzat zuen bere burua. Abkhaziarrentzat zazpia zenbaki sakratua da. Errenkada berde eta zuriek Kristautasuna eta Islama elkarrekin bizitzea ahalbidetzen duen tolerantzia irudikatzen dute.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.