Siljan (aintzira): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: 180px|right|Siljanen [[mapa, Suedian.]] '''Siljan lakua''', Suedia erdialdeko eskualdea den Dalekarlian aurkitzen dena, eskandinabiar herr...
(Ez dago alderik)

16:39, 12 otsaila 2009ko berrikusketa

Siljan lakua, Suedia erdialdeko eskualdea den Dalekarlian aurkitzen dena, eskandinabiar herrialde honetako seigarren lakurik handiena da. Laku honen eta inguruko guztien (Orsasjön eta Insijön) hedadura bateratua, 354 kilometro karratukoa da. Bere gehienezko sakonera, 120 metrokoa da, eta, bere garaiera, 161 metrokoa. Bere bazterrean aurkitzen den hiririk handiena, Mora da.

Siljanen mapa, Suedian.
Siljanen mapa, Suedian.

Lakua, Siljansringen deritzonaren hegoekialdean aurkitzen da, duela 365 milioi urteko eraketa geologiko bat, Devoniar aroan eratua, meteorito talka handi baten ondorioz. Gunean aurkitzen diren Kabriar, Ordoviziar eta Siluriar aroetako geruza sedimentarioek, fosil ugari dituzte. Petrolioa existitzen denaren susmoa dago, baina, ikerketek, orain arte, ezezkoa diote.

Kraterrak, 50 kilometroko diametroa du eta Europan ezagutzen diren guztietatik handiena da.

Landsat 7 satelite artifizialak hartutako Siljan lakuaren irudia.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siljan (aintzira)