Nippur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ciudades_de_Sumeria.svg|thumb|220px|Antzinako Mesopotamiako hirien kokapena. Nippur erdian aurkitzen da.]]
'''Nippur''' ([[sumeriera]]z ''Nibru'', [[akkadiko]]z ''Nibbur''), antzinako [[sumeria]]r herri bat izan zen, bere lehen hondakinak, [[K. a. V. milurtea|K. a. V. milurte]]koak direlarik. Nippurren zegoen zerua eta sorreraren jainkoa zen [[Enlil]]en tenplu nagusia. Identifikazioa hain zen handia, sumeriako [[idazkera kuneiforme]]an, "Nibru" (Nippur)) eta "Enlil" hitzak, modu berean idazten zirela. Egungo hondakin zelaiaren ondoan, oraindik populaturik dagoen herrixka bat dago, [[arabiera]]z ''Niffer'' bezala ezagutzen dena. Paper garrantzitsua izan zuen gune erlijioso bezala, hurrengo garaietan, Akadiar Inperioan, [[Lagash]]eko bigarren dinastian edo [[sumeriar pizkundea|Urko hirugarren dinastia]]n mantendu zena. Azken garaikoak dira, aurkitutako sumeriar tenplu tipikoak. Gaur egun, Nippurreko hondakinak, [[Bagdad]]etik 160 kilometro inguru hegoekialderahego-ekialdera aurkitzen dira, egungo [[Diwaniya]]tik gertu, [[Irak]]en.
 
Hiria, ''Shatt-en Nil'' ibaiaren bi ertzetan zegoen, [[Eufrates]]en ibilgurik antzinakoenetako bat. Ibaiaren ibilgua, historian zehar, aldatuz joan zen, eta, gaur egun, Nippurren hondakinak, [[Eufrates]] eta [[Tigris]] ibaien artean aurkitzen dira. Ibaiak, bi zatitan banatzen zuen hiria. Hondakin hauen artean punturik gorenena, inguratzen duen lautadaren gainetik 30 metro altxatzen den [[kono]] formako [[muino]] bat da, kanalaren ibilguaren iparmendebaldeanipar-mendebaldean, arabiarren artean, "Bint el-Amiror" (printzearen alaba) bezala ezagutzen dena.
 
== Historia ==
Hiriaren hondakinik antzinakoenak, K. a. V. milurtekoan datatuak daude, [[El Obeid aroa]]ren garaian. Lehen garai honetan, hiriak jada bazuen [[tenplu]] bat, azken garaietako toki berean aurkitzen zena, ''Ekur''. Hurrengo milurtekoaren amaiera aldera ([[UrukekoUruk garaia]]ren amaiera eta [[Yemdet Nasr garaia]]n), ibaiaren beste aldean zegoen muinoa ere populatua zegoen. [[Aro Dinastiko Zaharra]] eta [[Akadiar Inperioa]]n ([[K. a. III. milurtekoa]]), Ekurra hedatu eta [[Inanna]]ren omenezko tenplu bat eta harresi bat eraiki ziren. Hau, hazkuntza handiko garaia izan zen. Baina, K. a. II. milurtekoko lehen hiru mendeetan, hiriak biztanleria galdu zuen.
 
[[K. a. XVIII. mende]] inguruan, [[Eufrates]] ibaiak bere ibilgua aldatu zuen, hiritik urrunduz, hamarkada gutxitan, hiria erabat baztertua izatea eragin zuena. [[K. a. XIV. mende]]raino ez zen birpopulatu, Eufrates ibaiaren ibilgua berriz hirira itzuli zenean, jada ez erdiko kanaletik, baizik eta hiriaren mendebaldetik. Garai honetan, tenpluak berritu eta jauregiak eraiki ziren. Hiria, berriz gainbehera erori zen [[K. a. XII. mendea|K. a. XII.]] eta [[K. a. IX. mende]]etan. Berriz gora egin zuen [[K. a. VIII. mende]]an eta [[Shamash-shum-ukin]] eta [[Asurbanipal]]en erregealdietan, tenpluak eta zigurata berreraiki ziren.
 
[[K. a. VI. mende]]an, hiria gainbehera erortzen hasi zen. Garai horretan, hirian, erbesteraturikoenerbesteratuen elkarte ugari bizi zirela ezagutzen da. Erbesteratuak, [[Mesopotamia]] inguruko erresuma guztietatik zetozen, eta hirira, konkistatutako herriak eramatean zetzan politika neobabiloniarraren bidez iritsi ziren. Praktika hau, [[diaspora]]gatik ospetsu egin zen, [[Biblia]]n kontatzen dena. [[Pertsiar Inperioa]]ren garaian, tenpluak, beste behin berreraikiak izan ziren, eta hiriaren biztanleria hazi zen. Egoera honek, Seleuzidar eta Partiar Inperiopean jarraitu zuen.
 
[[I. mende]] inguruan, Nippur, Mesopotamiako hiririk handienetako bat zen. Garai honetan eraikitzen da Zutabeen Patioa. Pertsiar Sasanidarrak heldu zirenean, Nippurrek bere posizioa mantendu zuen, eta [[Abasidar kaliferria]]ren garaian, jada islamiar garaian, beste loratze garai bat izan zuen. Ondoren, hiria utzi egin zen, [[XIV. mende]]rartea arte, noiz, berriz, hiri ezaugarriak berreskuratu zituen. Azkenik, Otomandarrak iritsi zirenean, hiria gainbehera joan zen, egundaino, herrixka txiki bat baino ez duelarik.
 
== Lan arkeologikoak ==
''Tell''ak edo Nippurreko hondakinen muinoak, arkeologoen arreta piztu zuen [[XIX. mende]]aren erdialde ingurutik. [[1851]]n, Austen Layard abenturazale ingelesak, handik egun batzuetara, inguruko klima zela eta, bertan behera utzi behar izan zuen espedizio bat egin zuen. [[1880]]ko hamarkadan, [[Pennsilvaniako Unibertsitatea]] Nippurren lanean hasi zen, 15.000 taulatxo baino gehiago aurkituz. Bi Mundu Gerren ondoren, indusketak, [[Chicagoko Ekialdeko Unibertsitatea]]k jarraitu zituen, Pennsilvaniako Unibertsitatearekin eta BagdadekoBagdadko Ekialdeko Ikerkuntza Eskolarekin elkarlanean, [[1990eko hamarkada]]rarte arte jarraitu diren indusketak.
 
[[ar:نيبور]]