Basogintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.35.249.42 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
4. lerroa:
 
'''Basogintza''' [[baso]]ak ustiatu eta kudeatzearen jarduera da. Basoetatik [[gizaki]]ak ateratzen duen baliabide nagusia [[zur]]a da, baina beste zenbait lehengai ere erauzten ditu basoetatik, hala nola [[erretxina]] eta [[artelazki|kortxoa]]. Lehengai horiek gizakiak funtsezkoak ditu beste [[industria]] batzuetarako, hala nola [[papergintza]]rako, [[altzarigintza]]rako eta [[eraikuntza]]rako. [[Ekonomia]] eta [[ekologia]] uztartzen dituen jarduera bat da. Izan ere, gaur egun, basoko baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean ustiatzea du xede, baina basoko [[ekologia]] eta [[bioaniztasun]]a errespetatuz. Hala ere, historian osoan eta gaur egun ere, basoen gehiegizko ustiapenak basoa nagusi zen lurralde anitz birrindu ditu, eta arazo ekologiko larriak sortu.
 
== BASOGINTZA EUSKAL HERRIAN (XXI) ==
[[Euskal Herria]]<nowiki/>n [[baso]] natural edo ohianik ez da aurkitzen, gutxi edo gehiago, denak gizakiak landuak izan baitira. [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia|Bizkai]]<nowiki/>ko [[zuhaitz]] estaldura ia azaleraren % 60koa da, [[Araba]]<nowiki/>koa % 47koa eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]]<nowiki/>koa % 33koa. Euskal Herrian, basoaren ustiapena, ikuspuntu ekonomiko batetik soilik ulertzen da, hau da, aipaturiko azken funtzio horren haritik, basoen ekoizpena da betidanik ustiatu izan dena.
 
Baso bat ikuspuntu kontserbazionista batetik ustiatzea, hots, [[lurzoru]], [[animalia]], [[landare]] edo paisaje bat kudeatzeko basoa ustiatzea, kontzeptu moderno samarra da eta egia esan hemen ez gaude horrelakoetara ohiturik, baina datozen urteetan, gisa honetako neurriak ere hartu beharrean izango gara ezbairik gabe.
 
Orokorrean gaur egun Euskal Herrian egurraren salmentarako gehien bat bi zuhaitz espezie landatzen dira, Intsiniz pinua edo ''[[Intsinis pinu|Pinus radiata]]'' eta ''[[Eukalipto urdin|Eucaliptus globulus]].'' Basogintzak ekologikoki arazo nagusi bat aurkezten du, [[Biodibertsitate|dibertsi]]<nowiki/>fikazio murrizketa. Hau da, adibidez piñua landatutako azalera batean [[Biodibertsitate|biodibertsitatea]] eskaxagoa da.  Honek zuzenean eragiten du animalietan eta landaretan, esate baterako, hor dago [[Basurde|basurdea]]<nowiki/>ren kasua. [[Baserri]]<nowiki/>tarrei gero eta kalte gehiago sortzen ari den animalia honek badu non babestu eta ezkutatu, baina baso landaketa hauek ez diete bazkarik eskaintzen. Antzina bi jarduera hauek orekatuta zauden baina gaur egun oreka hori geroz eta gehiago galtzen ari da.
 
Espezie forestal gisa ez dago ezer pinuaren aurka, baina basogintza oso bortitza da eta pinuaren etekin ekonomikoari soilik erreparatu zaio, kasu askotan, mendian kalteak sortuz.
 
Etekin ekonomikoari dagokionez eukaliptoak oraindik eta etekin handiagoa eskaintzen du baina ingurumenean duen eragina okerragoa da. Pinuarekin gertatzen den bezala eukaliptoaren monopolioa biodibertsitatean eragina dauka baina horrez gain beste bi arazo nagusi aurkezten ditu. Alde batetik eukaliptoen hostoak [[Toxikotasun|toxizitate]] handia daukate eta bizidun askorentzat kaltegarriak dira. Horrela hosto hauek beste bizidun askorentzat ez dira elikagai aproposak eta gainera habitataren lurzoruak eta ur iturriak kutsatzen dituzte. Bestetik, ura xurgatzeko gaitasun handia duen zuhaitza denez beste espezieen aurrean konpetentzia handia eragiten du.
 
Euskal Herrian ustiatzen diren bi espezieen (pinua eta eukaliptoa) bilakaera desberdina izan da, pinuaren salneurriak gora egin du azken urte hauetan, baina gorakada hau ez da izan pinu eskasiagatik, egurraren erabilera erabat aldatu delako baizik. Duela hamar bat urte, pinu egurra batez ere paperetarako bideratzen zen, geroztik egin diren ikerketek ordea, pinu egurra beste zenbait erabileratarako lehengai ona dela ziurtatu dute, hala nola, [[altzarigintza]]<nowiki/>n, [[eraikuntza]]<nowiki/>n eta [[arotzgintza]]<nowiki/>n. Eukaliptoaren kasuan berriz, salneurriek gorabehera handiak izaten dituzte. Hemen oso gutxi dagoenez, kanpotik ekarri behar izaten da, paper pasta egiteko erabiltzen da eta [[Hego Amerika|Hego Amerik]]<nowiki/>etatik ekartzen da gehienbat. Herrialde haiekiko [[txanpon]] aldaketa egiterakoan izaten diren gorabeherek izugarrizko eragina izaten dute hemengo egurraren azken salneurrian. Pinu egurrak [[papertegi]]<nowiki/>etako bidea utzi eta beste erabilera batzuk hartu izanak, zenbait ondorio ekarri ditu bere ustiapenean. Gero eta pinu zaharragoak botatzen dira, ahalik eta korapilo gutxien edukitzea nahi izaten da eta beraz, gaztetan [[kimaketa]] egokiak burutu behar izaten dira. [[Paper]]<nowiki/>etarako pinua 30 bat urterekin botatzen zen bitartean, orain ohikoa izaten da 35-40 urteko pinudiak ateratzea, izan ere, urte gutxi batzuetan, bere salneurria bikoiztu egin daiteke.
 
Egur txarrena Euskal Herrian gelditzen da, baina hoberena, % 80-90 inguru, kanpora bidaltzen da. Lehengai asko eta asko [[Burgosko probintzia|Burgos]] aldeko [[zerrategi]] handietara eramaten dira zuzenean. Euskal Herritik Burgosera eta handik Espainiako [[Sortalde (Espainia)|Levante]] aldera, [[Bartzelona]]<nowiki/>ra eta abar bideratzen da. Leku hauetan nagusitzen da [[altzari]]<nowiki/>aren [[industria]] eta gainera etengabeegurra eskatzen ari dira. Espainian egindako altzari hauek [[Europa]] osora zabaltzen dira, eta lasai asko aurkitu daitezke [[Alemania]]<nowiki/>n hemengo egurrarekin eginiko altzaria. Gainera, hemen pinu egurrak ez du behar adinako estimaziorik, kanpokoek eskutatik kentzen diguten produktuari hemen balio handirik ez zaio ematen.
 
== Kanpo estekak ==