Homeopatia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
36. lerroa:
 
Goraldian ere, homeopatia kritikatu zuten zientzialariek eta medikuek. Sir [[John Forbes]]ek, [[Viktoria erregina]]ren medikuak, 1843an esan zuen homeopatiaren dosi oso txikiak alferrikakotzat hartu ohi zirela eta "giza arrazoiaren aurkako laidotzat" jotzen zituela. [[James Young Simpson]]ek zera esan zuen 1853an oso diluituta zeuden sendagaiei buruz: "Pozoirik ez dago, indartsuena izan arren, mila-milioirenak edo dezilioiak hartuta eragingo diona gizon bati edo euli bati". [[Oliver Wendell Holmes]] XIX. mendeko mediku eta idazle estatubatuarrak ere homeopatia kritikatu zuen argi eta garbi, eta saiakera bat argitaratu zuen, ''Homogeneopathy and Its Kindred Delusions'' (1842) izenekoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert|abizena=Wesselhoeft|izenburua=Some remarks on Dr. O.W. Holmes's lectures on homoeopathy and its kindred delusions : communicated to a friend|argitaletxea=Boston : Clapp|abizena2=Holmes|izena2=Oliver Wendell|data=1842|url=http://archive.org/details/64340260R.nlm.nih.gov|sartze-data=2023-02-13}}</ref>. Homeopatia Elkarte Frantseseko kideek 1867an ikusi zuten Europako homeopata nagusietako batzuk dosi infinitesimalak emateari uko egiteaz gain, jada ez zutela hura defendatzen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Chicago Medical Journal|argitaletxea=James Barnet|hizkuntza=en|data=1867|url=https://books.google.com/books?id=R08VAAAAYAAJ&q=leading+europe+abandoning&pg=PA268|sartze-data=2023-02-13}}</ref>. Homeopatia soilik irakasten zuen Estatu Batuetako azken eskola 1920an itxi zen.
 
=== Suspertzea XX. mendean ===
[[Paul U. Unschuld]] eta [[Edzard Ernst]] akademikoen arabera, Alemaniako erregimen nazia homeopatiaren zalea zen, eta diru kopuru handiak gastatu zituen bere mekanismoak ikertzen, baina emaitza positiborik lortu gabe<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Standing up for the truth about homeopathy and Nazi medicine|hizkuntza=en|url=https://www.irishtimes.com/culture/books/standing-up-for-the-truth-about-homeopathy-and-nazi-medicine-1.2138835|aldizkaria=The Irish Times|sartze-data=2023-02-13}}</ref>. Unschuldek dio homeopatia ez zela inoiz gerora Estatu Batuetan errotu, baizik eta Europako pentsamenduan errotuago egon zela<ref>{{Erreferentzia|izena=Paul U.|abizena=Unschuld|izenburua=What is medicine? : Western and Eastern approaches to healing|argitaletxea=University of California Press|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/808601124|isbn=978-0-520-94470-1|pmc=808601124|sartze-data=2023-02-13}}</ref>. Estatu Batuetan, 1938ko [[Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien, Sendagaien eta Kosmetikoen Legea|Elikagaien, Sendagaien eta Kosmetikoen Legeak]] ([[Royal Copeland]] New Yorkeko senatari eta mediku homeopatak babestua) homeopatia prestakinak sendagai gisa onartu zituen. 1950eko hamarkadan, 75 mediku homeopata baino ez zeuden AEBn<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Homeopathic Hassle - TIME|data=2008-12-14|url=https://web.archive.org/web/20081214115339/http://www.time.com/time/magazine/article/0,9171,891760,00.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2023-02-13}}</ref>. 1970eko hamarkadaren erdialdean eta amaieran, homeopatia asko berpiztu zen eta enpresa homeopatiko batzuen salmentak hamar aldiz biderkatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=kreidler|izenburua=Riding the Coattails of Homeopathy's Revival (1985) {{!}} Quackwatch|hizkuntza=en-US|data=2006-05-07|url=https://quackwatch.org/homeopathy/history/fdac1/|sartze-data=2023-02-13}}</ref>.
 
Homeopata batzuek [[George Vithoulkas]] homeopata greziarrari egozten diote berpizkundea, 1970eko hamarkadan "ikerketa-lan handia egin baitzuen agertokiak eguneratzeko eta homeopatiaren teoriak eta praktika fintzeko"<ref>{{Erreferentzia|izena=Wayne B.|abizena=Jonas|izenburua=A Critical Overview of Homeopathy|orrialdeak=393|hizkuntza=en|abizena2=Kaptchuk|abizena3=Linde|izena2=Ted J.|izena3=Klaus|data=2003-03-04|url=http://annals.org/article.aspx?doi=10.7326/0003-4819-138-5-200303040-00009|aldizkaria=Annals of Internal Medicine|alea=5|zenbakia=138|issn=0003-4819|doi=10.7326/0003-4819-138-5-200303040-00009|sartze-data=2023-02-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Andrew|abizena=Lockie|izenburua=Encyclopedia of homeopathy|argitaletxea=D. Kindersley Pub|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/70687291|edizioa=Updated ed|isbn=978-0-7566-1871-1|pmc=70687291|sartze-data=2023-02-13}}</ref>, baina Ernst eta [[Simon Singh]]en ustez, [[New Age]] mugimenduaren gorakadarekin lotuta dago. [[Bruce Hood]]ek argudiatu duenez, homeopatiaren ospea handitu egin da azkenaldian, medikuek pazienteei eskaintzen dizkieten kontsulta luzeengatik eta produktu "naturalak" hobesteagatik. Jendeak uste du horiek direla prestakin homeopatikoen oinarria<ref>{{Erreferentzia|izena=Bruce M.|abizena=Hood|izenburua=Supersense : why we believe in the unbelievable|argitaletxea=HarperCollins ebooks|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/367601269|isbn=978-0-06-186794-1|pmc=367601269|sartze-data=2023-02-13}}</ref>.
 
Mendearen amaieran homeopatiaren aurkako oposizioa areagotzen hasi zen berriro; [[William T. Jarvis]] AEBko Osasun Iruzurraren aurkako Kontseilu Nazionaleko presidenteak adierazi zuenez, "homeopatia jendearen aurka gobernuaren bedeinkapenarekin egindako iruzurra da, Royal S. Copeland senatariaren botere politikoaren gehiegikeriari esker"<ref>{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=kreidler|izenburua=Homeopathy: Real Medicine or Empty Promises? {{!}} Quackwatch|hizkuntza=en-US|data=2001-12-15|url=https://quackwatch.org/homeopathy/articles/fdac2/|sartze-data=2023-02-13}}</ref>.
 
== Homeopatiaren lege nagusiak ==