Kakalardo sakratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
Kakalardoa, [[Khepri]] jainkoarekin lotua zegoen, [[Ra]]ren forma goizeko eguzki bezala eta existentziaren geldiezinezko aldaketaren ikurra zen.
 
== Kakalardo sakratuak Antzinako Egipton ==
[[Irudi:Scarab550bc.jpg|left|thumb|160px|Eskarabeoa Tutmosis III.a faraoiaren izenarekin.]]
 
Kakalardo sakratua bizitza eta botere [[kuttun]] bat izan zen, goizeko Eguzkia irudikatzen zuena, eta berpizte ikurra zen [[egiptoar mitologia]]n. Bizitzan zehar, ikusten zen edo ikusezina zen gaizkiaren aurkako babesa ematen zuen, egunero, indarra eta boterea emanez. Heriotzan, zuenak, berpiztu eta betiereko bizitzara iristeko aukera zuen.
 
Bere izen hieroglifikoa ''ḫpr'' edo ''xpr'' bezala transliteratzen da eta "bihurtu" edo "aldatu" bezala itzultzen. ''ḫpru'' edo ''xprw'' hitz eratorria "forma", "aldaketa", "gertaera", "izaera" edo "autosortua" bezala itzultzen da, testuinguruaren arabera. Esangura existentziala, fikziozkoa edo ontologikoa izan dezake.
 
Kakalardoa, [[Khepri]] jainkoarekin lotua izan zen, autosortua, goizeko eguzkiarekin lotutako jainkoa. Antzina, kakalardoak, arrak baino ez zirela uste zen eta bere hazia, [[simaur]] pilota batetan utzita ugaltzen zela. Kakalardoaren ustezko autougalketak Khepriren antza ematen dio, bere burua ezerezetik sortu zuena. Beste alde batetik, kakalardo pilotagileak daraman pilotak, eguzkiaren antza du. [[Plutarko]]k honako hau idatzi zuen:
 
:''"Kakalardoen arrazak ez du eme bakar bat ere, baina ar guztiek uzten dute euren hazia materialezko pilota batetan, kontrako aldetik bultzatuz biratzen dutena, eguzkiak zeruetara itzultzen dela dirudien bezala, bere ibilbide propioaren kontrako norantzan, mendebaldetik ekialdera dena"''.
 
Egiptoarrek, Kheprik Eguzkia egunero berritzen zuela uste zuten, ostertzean desagertu ondoren, lurrazpiko mundutik eramanez, [[Duat]]etik, iluntzearen ondoren hurrengo egunean berriz berritzeko. [[Egiptoko Inperio Berria|Egiptoko Inperio Berriko]] errege hilobi batzuek, eguzkiaren jainkoaren irudi hirukoitz bat dute, kakalardoa, goizeko eguzkiaren ikur bezala. [[Ramses VI.a]]ren hilobiko sabai astronomikoak, [[Eguzki]]aren gaueroko heriotza eta hurrengo eguneko "berpiztea" kontatzen du, zeruko jainkosa zen [[Nut]]ek irentsia balitz bezala eta bere umetokitik Khepri bezala berragertuz. Kakalardoaren irudia, aldaketa, berriztatze eta berpizte ideiei lotua, alde guztietan agertzen da [[Antzinako Egipto]]ko hil arte eta arte erlijiosoan.
 
Kakalardo kuttunak hainbat materialetan tailatzen ziren: [[esteatita]], [[basalto]]a, [[granito]]a edo [[harribitxi]]etan, [[lapislazuli]]a, [[amatista]], [[kaltzedonia]] edo kornalina eta baita [[urre]]a bezalako metaletan ere. [[Egipto]]n eginiko indusketa arkeologikoek, argitara atera dituzte hezurrean, [[boli]]an, harrian, [[faientza]] egiptoarrean eta [[metal preziatu]]etan eginiko kakalardoen irudiak, [[VI. dinastia]]tik erromatar garai arte datatuak.
 
Orokorrean txikiak dira eta zulatuak daude, lepokoan sartzea ahalbidetzeko, eta, oinarrian, inskripzio labur bat edo kartutxo bat daramate. Orokorrean, kuttun bezala erabiltzen ziren, eta atzealdean irudi edo testuak eramaten zituzten. Batzuk, euren jabearen izena idatzia zuten, eta zigilu gisa erabili izan dira, [[ardo]]dun [[anfora|anforetan]] hedatutako erabilera, luxuzko gaia baitzen. Faraoiek, batzuetan, ale handiagoak egitea eskatu zuten, inskripzio luzeekin, [[Tiy]] erreginaren ezkontzaren kakalardo oroitarri bezala. Kakalardoen eskultura handiak [[Tebas (Egipto)|Tebaseko]] tenpluetan, [[Alexandriako Serapeuma|Alexandriako Serapeumean]] eta Egiptoko beste toki batzuetan aurki daitezke.
 
== Hil gurtza ==
[[Irudi:Egypt.KV6.04.jpg|thumb|200px|Khepri, kakalardo bezala irudikatua KV6 hilobiaren horman, [[Erregeen Harana|Erregeen Haranean]].]]
Kakalardoak garrantzi handia zuen hil gurtza egiptoarrean. Orokorrean, harri berdean tailatu eta hildakoen paparrean jartzen zen, bihotza babesteko eta momifikazioan zehar aldatzeko. "Bihotzeko kakalardoa"ren asmoa, bihotzak, hildakoen epaiketan hildakoaren aurka egingo ez zuela ziurtatzea zen. Beste aukera bat [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako Testuetako]] ''aldaketa hitzek'' iradokitzen dutena da, hildakoen arima, gizaki, jainko edo hegazti batetan bihurtu (''xpr'') eta bizien munduan berrager daitekeela diote.
 
Beharbada, "bihotzeko kakalardo" horien adibiderik ezagunena, [[Tutankamon]]en hilobiko horniduren artean aurkitutako [[berde]]-[[hori]]xka da, libiar basamortuko mineral kristalino zati handi batetan tailatua.
 
"Ezin izan zen ohartu gabe pasa, krisalidak, euren hego eta hankak garapenaren etapa horretan barruan sartzen direnak, momien antzekoak direla. Zehaztu da, baita ere, kakalardoak, bere pilota, ardatz bertikal batetik eta pasabide horizontal batetik iristen den lurrazpiko konpartimentu batetan egiten hasten dela, bitxia den arren, Antzinako Inperioko [[mastaba]]k gogorarazten dituztenak".
 
== Beste erabilera batzuk ==
Hil testuetan emandako erabilerarekin kontrastean, Egiptoko eta inguruko herrietako merkatariek, kakalardoa zigilu gisa hartu zuten. Ezagunenak ''LMLK zigilu''etan grabatutakoak dira.
 
=== Errege kakalardoak ===
[[Irudi:S F-E-CAMERON EGYPT 2005 KARNAK 00954.JPG|thumb|200px|Karnakeko tenpluko kakalardoa]]
Gehienak esteatita beiraztatuz eginak, 4,7 eta 11 zentimetro artean neurtzen zuten, behealdean testu bat zutelarik. Erregea, bere familia eta handiki batzuen ordezkatze zigilu gisa erabiliak ziren [[Egiptoko bigarren tarteko aroa]]n. XIV eta XV. dinastietako informazio iturri nagusienetako bat dira. Egipton ez ezik, [[Kanaan]] eta [[Kush]]en ere aurkitu dira.
 
[[XVIII. dinastia]]n oso erabilia izan zen, [[Tutmosis III.a]]k errege zigilu erabilera eman ziolarik. [[Amenofis III.a]]k etengabe erabili zituen, bere agindupeko lurretan, berari eta erregeren familiari buruzko berriak zabaltzeko forma bezala. Ugarienek, ''bere gezi propioekin'' hildako lehoiez hitz egiten dute, baita zezen basatien ehizaldiei buruz ere. Beste ale batzuk, [[Tiy]]rekin bere ezkontzari buruz hitz egiten dute, [[Malkata]]ko jauregian laku artifizial baten eraikuntzari buruz edo erregeren [[harem]]era Kilughepa mitaniar printzesaren iristeari buruz beste 317 emakumerekin batera. Propaganda kakalardo hauek tamaina handiagokoak ziren eta gortetarren edo goi funtzionarioen artean banatzen ziren edo herrialde aliatuetako erregeei opari gisa bidaltzen zitzaizkien.
 
Kakalardoak, artikulu ezaguna izaten jarraitzen du, Antzinako Egiptoko sinesmen eta arteari buruzko gaur egungo interes eta lilurari esker. Harri erdi-preziatuetan edo esmaltaturiko zeramikan eginiko kakalardoak, denda gehienetan eros daitezke, [[Karnak (Egipto)|Karnakeko]] tenpluan, antzinako kakalardo handi bat babestu egin behar izan den bitartean, Khepri irudikatzen zuena, bisitariak, estatuaren harroina ''zortea lortzeko'' igurztean datzan sineskeriazko praktika egitea zapuzteko, orain, askok, bere inguruan hiru itzuli ematen dituzte, besterik ez.
 
== Kanpo loturak ==