Abertzaleen Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
14. lerroa:
'''Abertzaleen Batasuna''' ('''AB''') [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] alderdi politiko [[abertzaletasun|abertzale]] eta ezkertiar bat da.
 
== Taldearen sorrera ==
Abertzaleen Batasunak (AB) euskal alderdi abertzaleen plataforma bat du sorburu. 1988an sortua, hasiera batean [[Euskal Batasuna]]k, [[Ezkerreko Mugimendu Abertzalea|EMAk]], [[Eusko Alkartasuna|EAk]], bestelako erakunde zenbaitek eta independenteek osatu zuten hauteskunde-koalizio gisa, urte horretako hauteskunde legegileetan hautagaitza bateratua aurkezteko asmoz. 1995ean, plataforma horretan alderdi berri bat sartu zen, [[Herriaren Alde]]. Aldiz, [[Eusko Alkartasuna|EA]] desmarkatu egin zen [[Eusko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzalearekin (EAJ)]] hauteskunde-akordio bat egiteko.
 
22 ⟶ 23 lerroa:
Emaitza hauek hobetu egin ziren 2001eko kantonamenduetan, % 12 eta kontseilari kantonal bat ([[Jean-Michel Galant]]) lortu zituztenean Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian [[Baigorriko kantonamendua]]n, baita Lapurdiko [[Hiriburu (Lapurdi)|Hiriburuko]] ([[Alain Iriart]]) edo [[Azkarate (Nafarroa Beherea)|Azkarateko]] alkatetzak ere
 
== Alderdiaren antolaketa ==
[[2001]]ean koalizioa izateari utzi eta alderdi bezala antolatu zen, [[Herri Batasuna|Herri Batasunak (HB)]] bi alderdiak [[Batasuna]]n batera zitezen egindako proposamena gehiengo handiz errefusatu ondoren. Era berean, ABren eta HBren arteko bereizketa politikoaren alde zegoen korronte nagusia Lizarrako Itunarekin irekitako prozesuari berrekitearen eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] indarkeria gaitzesten zuten euskal indar abertzaleekin lankidetzan aritzearen aldekoa zela adierazi zuen, erakunde armatuari su-eten bat eskatuz. Akordio horiek militanteen bi herenek babestu zituzten, Batasunarekin bat egitearen alde zegoen gutxiengo korrontea ([[Xabi Larralde]], besteak beste) bereizi eta izen bereko elkarte gisa eratu zelarik. Zatiketaren ondoren, 7656 boto lortu zituzten Frantziako hauteskunde legegileetan.
 
[[Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra|Pirinio Atlantikoko Kontseilu Orokorrean]] [[2001]]etik [[2008]]ra [[Jean-Michel Galant]] izan zen '''ABren''' ordezkaria.
 
== Euskal Herria Bai ==
[[2007]]ko hauteskunde legegileetan [[Euskal Herria Bai]] hautes koalizioan hartu zuen parte, [[Batasuna]] eta [[Eusko Alkartasuna]]rekin batera. Berdin egin zuen [[2008]]ko [[martxoaren 9]]ko kantonamendu hauteskundeetan ere. EH Baik ez zuen kantonamendu kontseilaririk lortu, baina [[Alain Iriart]], ABko militantea eta [[Hiriburu (Lapurdi)|Hiriburuko]] alkatea, lehen itzulian hautatu zuten kontseilari, etiketa politikorik gabeko hautagaia gisa<ref>[http://abertzaleen-batasuna.over-blog.com/article-7335698.html ABren webgunea].</ref><ref>[https://web.archive.org/web/20111104210228/http://www.gara.net/paperezkoa/20080310/66736/es/Los-abertzales-logran-EH-Bai-una-espectacular-subida-votos ''Los abertzales logran con EH Bai una espectacular subida de votos''], [[Gara]], [[2008]]ko [[martxoaren 10]]a.</ref>. Iriartek alkatetza mantendu zuen kantonamenduekin batera egindako udal hauteskundeetan.
 
37 ⟶ 40 lerroa:
 
Azkenik, ABko militanteek lehenengoa onartu zuten eta, beraz, [[Batasuna]] eta [[Eusko Alkartasuna]] gonbidatu zituzten, lehenik eta behin [[Euskal Herria Bai]]ren aldeko apustu bateratua sendotzeko 2012ko hauteskundeei begira (presidentzialak eta legegileak) eta, ondoren, birfundazioari buruzko eztabaidari ekiteko. Ildo horretan, estrategia horren oinarrizko puntutzat jo zituzten presoen egoera, lan instituzionala eta [[Udalbiltza]]ren berrantolatzeko asmoa. Era berean, ABko batzarrak 15 kidez osatutako idazkaritza berria aukeratu zuen, horien artean [[Filipe Bidart]] [[Iparretarrak]] erakundeko kide historikoa dagoelarik.
 
== Taldearen desegitea ==
2022an bere ibilbidea bukatutzat eman zuen Abertzaleen Batasunak. Azken urteetan isilik egon bazen ere, egiturak bere horretan zirauen, eta idazkaritzak bilkurak egiten zituen tarteka; [[Jakes Bortairu]] bera, ABko ordezkari gisa zegoen [[EH Bai]]ko zuzendaritzan. ABren eta Batasunaren arteko koalizio gisa abiatu zen ezkerreko abertzaleen mugimendua 2007an, eta bakoitzak ordezkaritza bat izan du ordutik. 2022ko azaroaren 26an egin zuten kongresuaren harira, barne instantzien berregituraketa bat onartu beharra zuen EH Baik, eta, horretan, ordura arte alderdiek zuten ordezkaritza desagertu zen. Momentu hori hautatu zuen Abertzaleen Batasunak bere burua desegiteko. Bortairuren hitzetan «Aitzineko fasean ziren zatiketa lerroak desagertu dira; gaur egun ABk ez du funtzio espezifikorik betetzen». «Gaur egun, Ipar Euskal Herrian, EH Bai da ezkerreko abertzaleentzat tresna egokia. Inolako damurik gabe erabaki dugu desegitea».<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2022-11-09/abk-desegitea-erabaki-du.htm</ref>
 
== Erreferentziak ==
47 ⟶ 53 lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* [https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2022-11-09/abk-desegitea-erabaki-du.htm Ekhi Erremundegi Beloki:
"ABk desegitea erabaki du", ''Berria'', 2022ko azaroaren 9an.]
* [http://abertzaleen-batasuna.over-blog.com/ Abertzaleen Batasunaren webgunea] {{eu}} {{fr}}
* {{eu}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee1661 Eneko Bidegain: "Abertzaleen Batasuna"] ''Euskomedia.org''