Agni (berogailuak): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[Industrias del Hogar]] izeneko enpresa sortu zuten Lizarran 1940ko hamarkadan Angel eta Nicolas Ruiz de Alda anaiek. [[Garbigailu|Garbigailuekin]] hasi zuten ekoizpena, baina 1961. urtean, lantegi berria ireki eta bertan jasi zuten Agni markarekin etxearen produktu izarra izango zena, infragorrien berogailua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los 65 años de historia de Agni|hizkuntza=es|data=2016-06-20|url=https://www.revistacallemayor.es/los-65-anos-historia-agni/|aldizkaria=Revista Calle Mayor|sartze-data=2022-10-17}}</ref>.
 
1969an, [[Ignacio Orbaizeta|Ignacio Orbaizetaren]] [[Super Ser]] taldeak erosi zuen enpresa eta marka<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gran Enciclopedia de Navarra {{!}} SAFEL|url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=17959|sartze-data=2022-10-17}}</ref>. Enpresa honen gora-beheren ondoren, non 1980ko hamarkadan lantegi eta markak [[Safel]] enpresa publiko nafarraren parte izan ziren, [[Bosch|Bosch BSH]] multinazionalak erosi zuen Super Serren multzoa 1991n, eta horrela jarraitu zuten Agni berogailuek, 2008. urtera arte, lantegiak beste produktu batzuk ekoizten jarraitu zuen bitartean, BSHren beste marka batzuekin. Lantegiak, bitartean, Lizarratik [[Villatuerta|Villatuertara]] aldaketa egin zuen 1987an, non 2014an itxi zen ekoizpena.
 
== Erreferentziak ==