Hontz handi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
17. lerroa:
Baldin eta arranoak eta belatzak egunez zeruaren jabe badira eta beren legea inposatzen badute, eguzkia sartu bezain laster, ilunabarretik egunsentiraino, inork ezin du hontz handiarekin lehiatu, gaueko jaun eta jabea da.
 
Bai, 60-70 cm-ko neurriarekin, 155etik 180rako Hegohego zabalera eta eme batzuek hartzen dituzten 3 kilo baino gehiagoko pisuarekin, gaueko harraparirik handiena da. Urubi arrunta eta hontz ertainaren tamaina bikoitza du, eta hauek dira tamainaz hurrengo gaueko harraparirik handienak, gure latitudeetan behintzat. Elurretako hontza ''(Nyctea scandica)'' bakarrik hurbiltzen zaio, baina hontz zuri handi honen nagusitasuna Europako iparraldeko tundra izoztuetara mugatzen da.
 
Hontz handiaren itxura izugarria da; handia, buru handi bat du, eta lumazko bi motots ditu begien gainean, silueta biribildua hausten diotenak, eta aurpegian distira laranja duten begi kezkagarri handi pare bat. Lumajea, gaueko harrapari guztietan bezain leun eta malgua, arre-horixka kolorekoa, baina gainean orban eta marra arre-beltzaran nahastuekin, aurrealdean baino zerbait ilunagoa bizkarretik, eta aurpegian disko horixka bat du, fin-fin marratua, eta zuri pixka batekin mokoaren azpian, eztarriaren inguruan.