Urdu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
1925. urtean [[Indiako Kongresu Nazionala|Indiako Kongresu Nazionalak]] ''hindustani'' hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urduera da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Hindi Diwas: Journey of Hindi from pre-Partition India to post-independence language politics|hizkuntza=en|data=2017-09-15|url=https://indianexpress.com/article/india/hindi-diwas-2017-journey-of-hindi-from-pre-partition-india-to-post-independence-language-politics-4843807/|aldizkaria=The Indian Express|sartze-data=2022-05-30}}</ref>.
 
21. mendean Pakistanen ohikoa da urdueraren eta ingelesaren arteko ''[[Kode-alternantzia|code-switching]]'' egitea, hizkuntza nahasketa handi bat, ''[[urdish]]'' terminoa garatu delarik (urdu + english), hala nola [[Euskañol|euskañola]] hedatu den Euskal Herrian. Izatez, Pakistango gobernuak Urdish delakoari babesa ere adierazi dio, hezkuntzan erabiltzeko urratsak iragarri direlarik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Over to ‘Urdish’ - Newspaper - DAWN.COM|data=2015-10-17|url=https://web.archive.org/web/20151017025911/http://www.dawn.com/news/1201758|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2022-06-02}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==