Abu Gurab: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Abu Gurab''', gaur egungo Kairo hiritik hamabost kilometrotara eta Abusirretik kilometro t'erdira, Giza eta Saqqara artean, aurkitzen den Egiptoko toki baten ...
 
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Abu Gurab''', gaur egungo [[Kairo]] hiritik hamabost kilometrotara eta [[Abusir]]retik kilometro t'erdira, [[Giza (Egipto)|Giza]] eta [[Saqqara]] artean, aurkitzen den [[Egipto]]ko toki baten izena da. [[Nilo]] ibaiaren mendebaldeko ibarrean aurkitzen da, eta [[V. dinastia]]ko [[faraoi]]ek aukeratu zuten euren hil multzoak eta eguzki tenpluak eraikitzeko.
 
Eguzki tenplua, V. dinastiaren garaian garrantzi handia hartu zuen [[Heliopolis]]eko [[Ra]] eguzki jainkoari eskainitako egitura bat zen. ''Abusirreko papiroen'' arabera, V. dinastia honetako sei erregek eraiki zituzten eguzki tenpluak. Honako hauek izan ziren: [[Userkaf]], [[Sahura]], [[Neferirkara]], [[Neferefra|Neferefra-Isi]], [[Nyuserra]] eta [[Menkauhor]]. Bi eguzki tenplu baino ez dira aurkitu. Bata, Userkafena, bietatik antzinakoena dena, eta bestea Nyuserrarena. Biak ala biak, hondakinetan aurkitzen dira.