Saxofoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa gehitu
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
No edit summary
12. lerroa:
Hasieran [[Armada|armadako]] joaldi desberdinak egiteko erabili zen, [[jazz]] munduan arrakasta izugarria lortu baino lehen. baina Gerora herri-musikan eta ''[[big band]]-''etan ere asko erabili da.
 
=== Deskribapena ===
Saxofoiaren gorputza mutur batean kanpai forman zabaltzen den tutu koniko eta estu batek osatzen du, [[Letoi|letoizkoa]] normalean. Tutuan zehar neurri ezberdineko 20-23 tonu-zulo izan ohi ditu, horien artean bi oso txikiak zortziduneko goiko erregistroko notak jotzen laguntzeko, nahiz eta ez diren derrigorrezkoak erregistro hori jo ahal izateko. Zuloak estaltzeko teklek kuxin-estalki bat izan ohi dute sakatutakoan presioarekin zuloak hermetikoki zigilatzeko. Egonean dagoenean zulo batzuk irekita egon ohi dira eta estalita beste batzuk. Teklei eta giltzei bi eskuetako hatzekin eragiten zaie, eskuineko hatz lodia saxofoia orekan mantentzeko euskarri baten pean kokatuta dagoela. Saxofoiaren [[digitazioa]] [[Oboe|oboearen]] digitazioaren eta [[Boehm-en sistema|Boehm-en sistemaren]] arteko konbinaketa da. [[Zeharkako flauta|Zeharkako flautaren]] digitazioaren edo [[Klarinete|klarinetearen]] goiko erregistroaren oso antzekoa. Instrumentu handiagoetan, notarik baxuenak jotzeko egin beharreko palanka (normalean bi eskuetako [[Hatz txiki|hatz txikiekin]] egin beharrekoa) handi samarra izan ohi da eta hargatik, nota hauek [[Erpuru|erpuruarekin]] jo ahal izateko giltza gehigarri batzuk gehitzen zaizkio.
 
19. lerroa:
[[Digitazio]] errazagatik saxofoi modernoa ikasteko erraza den [[Musika tresna|musika-tresnatzat]] hartzen da, bereziki beste zurezko haize instrumentu bat jotzen duenarentzat. Dena dela, praktika eta lanketa handia behar da soinu garden eta ongi [[Afinazio|afinatua]] lortzeko.
 
=== [[Ahoko pieza|Ahokoa]] ===
Saxofoiak [[Klarinete|klarinetearenaren]] antzeko kanabera bakar bat izan ohi du, [[Klarinete|klarinetearena]] baino handiagoa eta barrualdean hutsarte borobildu edo lauki zabalagoa duena.Saxofoiaren [[Ahoko pieza|ahokoak]], [[Klarinete|klarinetearenaren]] aldean ez dauka [[Artelazki|kortxozko]] mihiztadurarik, saxofoiaren tudela edo tutua zuzenean [[Ahoko pieza|ahokoan]] sartzen da.
 
26. lerroa:
Ganbera [[Ahur|ahurra]] duten ahokoak dira [[Adolphe Sax|Adolphe Saxen]] jatorrizko diseinura gehien gerturatzen direnak eta interpretazio klasikoek oso emaitza ona dute, soinu leunagoa edo laztasun gutxiagokoa sortzen baitute. [[Jazz|Jazzean]] eta [[Musika herrikoi|musika herrikoian]] ordea, kanabera lasaiarekin eta [[Ahoko pieza|ahoko]] irekiekin jo ohi dute [[Musikari|musikariek]]. [[Ahoko pieza|Ahokoaren]] ''Baflea'' edo "sapaia" kanaberatik gertuago egoteko egokituta egon ohi dira. Hori dela eta, airearen fluxua azkarragoa izan ohi da eta horren eraginez, soinu gardenagoa sortzen dute, ''[[big band]]'' batean edo instrumentu anplifikatuen artean egon daitezkeen ezberdintasunen aldeak txikituz. Irekigune handia eta soinuaren nolakotasuna [[Ahoko pieza|ahoko]] [[Metal|metalikoekin]] lotzen diren arren, edozein [[Ahoko pieza|ahokok]] izan dezake. Honi esker, [[Afinazio|afinatzerako]] orduan malgutasun handiagoa dago eta ''[[Bending efektu|bending]]'' bezalako efektuak, ''[[Jazz|jazzean]]'' eta ''[[Rock|rockean]]'' oso ohikoa, egin daitezke. [[Musikari]] klasikoek normalean kanabera gogorragoak, irekigune estuagoko eta ganbera baxuagoko ahokoak aukeratzen dituzte. Honela [[soinu]] ilunagoa eta egonkorragoa ([[Biolin|biolinarenaren]] tankera handiagoa duena) lortzen dute.
 
=== Kanaberak ===
[[Klarinete|Klarineteek]] bezala, saxofoietan kanabera edo mihi bakarra erabiltzen da baina [[Klarinete|klarineteetakoa]] baino zabalagoa eta motzagoa izan ohi da. Mihiak [[Kanabera (landarea)|kanabera]] arruntez egindakoak izan ohi dira, baina XX. mendetik [[Beira zuntz|beira zuntzezkoak]] ere egin dira. Bigarren hauek iraunkorragoak dira baina [[Soinu|soinuaren]] kalitatea okerragoa dela esan ohi da. Kanaberaren neurria saxofoiaren araberakoa ere izan ohi da ([[Soprano|sopranoa]], altua, [[Tenor|tenorea]], [[Baritono|baritonoa]], [[Baxu (ahotsa)|baxua]], [[Kontralto|kontraltoa]], etab.).
 
Kanabera komertzialen artean etxe, estilo eta gogortasun askotarikoak daude. Saxofoi-jole bakoitzak bere [[Ahoko pieza|ahokora]], ahokadurara eta interpretaziora ongien egokitzen den kanabera aurkitzeko gogortasun eta material ezberdinetakoak probatzen ditu. Gogortasuna, oro har, 1etik 4rako eskalarekin (tarteko graduak kontuan hartuta) neurtzen da. 4a da gogorrena eta 1a bigunena (saxofoi baritonoen kasuan izan ezik, hauentzako kanaberen eskala 5erainokoa baita). Hasiberriei tarteko gogortasunekoa gomendatu ohi zaie, alegia, 2 1/2-koa. Kanaberak [[Ahoko pieza|ahokora]] lotzeko brida bat erabiltzen da eta honi esker, jotzerakoan ez da mugitzen.
 
=== Materiala ===
Saxofoi gehienak, garai batekoak zein gaur egungoak, [[Letoi|letoizkoak]] izan ohi dira baina, hala ere, [[Zur|zurezko]] haize-instrumentu gisara sailkatzen dira [[Metal|metalezko]] haize-instrumentu gisara sailkatu ordez. Batetik, [[soinu-uhinak]], [[Metal|metalezkoetan]] ez bezala, kanabera oszilatzaileak sortzen dituelako eta ez [[Musikari|musikariaren]] ezpainek [[Ahoko pieza|ahokoan]] eragindako presioak, eta bestetik, giltzak itxiz eta irekiz nota ezberdinak sortzen direlako. [[Letoi|Letoia]] instrumentuaren gorputza, kuxintxoen euskarriak, kuxinak giltzekin batzen dituzten hagak, giltzak beraiek eta hagak eta giltzak instrumentuaren gorputzera lotzen dituzten euskarriak fabrikatzeko erabiltzen da. Hagak euskarrietara lotzeko erabiltzen diren torlojuak eta giltzak askatutakoan hasierako posiziora itzularazten dituzten [[Malguki|malgukiak]] [[Altzairu herdoilgaitz|altzairu herdoilgaitzekoak]] izan ohi dira. 1920tik, saxofoi gehienek ukimen bidezko [[Plastiko|plastikozko]] edo [[Nakar|nakarrezko]] giltzak dituzte (hatzak pausatzeko instrumentuak dituen pieza lau apaingarriak).
 
68. lerroa:
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
{{musika zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Saxofoia| ]]