Txikipedia:Atomo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 150.241.162.241 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:AtomiumBrusselsBanner.JPG|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Stylised Lithium Atom.png|200px|thumb|right|'''Atomo''' baten eskema: {{txp|elektroi|elektroiak}} partikula beltzak dira, {{txp|protoi|protoiak}} gorriak eta {{txp|neutroi|neutroiak}} urdinak. Atomo honek 3 elektroi, 3 protoi eta 4 neutroi ditu (litio)]]
 
'''Atomoak''' materiaren osagai txikienak dira. Begi hutsez ezin dira ikusi, mikroskopikoak direlako. Gure inguruan dauden objektu eta gauza guztiak atomoz osatuta daude: gure gorputza, zuhaitz bat, ura, airea, gure ordenagailua, boligrafo bat, janariak.... Substantzia batzuk atomo desberdinek osatzen dituzte (adibidez, urak bi atomo mota ditu: {{txp|hidrogeno|hidrogenoarena}} eta {{txp|oxigeno|oxigenoarena}}), eta beste batzuek atomo mota bakarra dute (adibidez, burdinazko plaka batek burdinazko atomoak besterik ez ditu).
 
Atomoen konbinazioek {{txp|molekula|molekulak}} eratzen dituzte. {{txp|Ur}} molekula batek bi atomo hidrogeno eta atomo bat oxigeno ditu, adibidez. {{txp|Kimika}} da atomo eta molekulen konbinazioak ikertzen dituen zientzia.
 
== Atomoen osagaiak ==
 
Atomoen barruan hiru partikula daude (hidrogenoan izan ezik): {{txp|protoi|protoiak}}, {{txp|neutroi|neutroiak}} eta {{txp|elektroi|elektroiak}}. Protoiak eta neutroiak atomoaren erdialdean daude, bere nukleoan. Elektroiak, berriz, nukleoaren inguruan, biraka. Hiru partikula horiek, gainera, karga elektriko ezberdina dute: protoiek, karga positiboa; neutroiek karga neutroa (ez positiboa, ez negatiboa), eta elektroiek karga negatiboa. Protoiak eta neutroiak elektroiak baino askoz handiagoak dira.
 
Partikula horien kopurua da atomoak bereizten dituena. Atomo mota bakoitzak protoi, neutroi eta elektroi kopuru propioa dauka. Adibidez, sodio atomo batek 11 elektroi, 11 protoi eta 12 neutroi ditu. Oxigeno atomo batek 8 elektroi, 8 protoi eta 8 neutroi. Karbonoak 6 elektroi, 6 protoi eta 6 neutroi. Hidrogenoa da atomo sinpleena; protoi bat eta elektroi bat besterik ez ditu (neutroirik ez).
 
Atomo guztiek protoi eta elektroi kopuru bera dute. Karga elektriko positibo eta negatiboen kopuru bera, alegia. Horregatik atomoak neutroak dira (ez dute karga elektrikorik).
 
Atomo mota bakar batez osatutako substantziei ''elementu kimiko'' deitzen zaie. Elementu kimikoak letra bakar batez idazten dira: H {{txp|Hidrogeno|hidrogenoa}} da, O {{txp|Oxigeno|oxigenoa}} da, C {{txp|Karbono|karbonoa}} da, etab.
{{Txikipedia interwiki}}