Schutzstaffel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
ortografia Hitler-ek ,-> Hitlerrek
 
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[Adolf Hitler|Adolf Hitlerr]]ek [[1925]]. urtean sortu zuen ''Schutzstaffel'' erakundea, [[Sturmabteilung|SAren]] adar gisa, bere defentsarako eta alderdiaren bilerak zaintzeko. [[1929]]ko urtarrilaren 6ean hasi eta [[1945]]ean desegin zen artean, [[Heinrich Himmler]] izan zen SS-en buru. Hasieran 280 kide baino ez zituen, baina 1933an, naziek aginpidea hartu zuten garaian, 50.000 bat gizonez osatua zen. Urtebete geroago 209.000 ziren. Himler, Hitlerren antzera, arrazista fanatikoa zen, eta haren ustez arraza garbikoak eta gorpuzkera sendoa zutenak besterik ez zituen hautatzen.
 
[[1932]] baino lehen SSek uniforme marroia erabiltzen zuten, SArena bezalakoa, baina buruko eta gorbata beltzekin; burukoan burezur eta bi hezur gurutzatuen irudia (''Totenkopf'') zeramaten. Geroago, uniforme beltza hautatu zuten eta, [[Bigarren Mundu Gerra]] baino lehenxeago, grisa. Alemaniarrek SSen diziplina miresten zuten, SAekokin alderatuta, hauek zentzugabeko indarkeriindarkeria ekintzak burutzen baitzituzten. Beren goiburua ''«NereNire ohorea leialtasuna da»'' (''Meine Ehre heißt Treue'') zen.
 
[[1934]] eta [[1936]] bitartean taldearen indarrak gorantz egin zuen, urte horietan zabaldu baitziren erakundearen ekintzak eta erantzunkizuna. 1939. urtean Alemaniak [[Polonia]] hartu eta [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zenean, SSetako kideak 250.000 inguru ziren eta erakundea bitan banatu zen: ''Allgemeine-SS'', SS orokorra zena, eta ''[[Waffen-SS]]'' (SS armatua), [[1940]]an sortua, [[Wehrmacht]]ekin (alemaniar milizia erregularra) batera borrokatzeko. Bigarren Mundu Gerran zehar indar eraginkor eta hilgarria izan zen, milaka [[ijito]], [[judu]], [[polonia]]r, [[komunismo|komunista]] zein partisano hil baitzituzten, sarritan era basatian zigortuz. Hitlerrek [[sarraski-esparru]]en ardura eta konkistatutako herrialdeak kontrolatzeko lana eman zien.
12. lerroa:
1944an, gerra galdurik zutela ikusi zutenean, SSetako ofizial batzuek [[ODESSA]] (''Organisation der ehemaligen SS-Angehörigen'') izeneko nazi iheslarien sarea eratu zuten<ref>[http://www.jewishvirtuallibrary.org/jsource/Holocaust/odessa.html Odessa] Jewishvirtuallibrary.org</ref>, [[Adolf Eichmann]], [[Josef Mengele]], [[Erich Priebke]] eta beste gerra gaizkile askori babesa eman ziena.
 
== SSarenSSren adar eta taldeak ==
[[Einsatzgruppen]]: unitate hiltzaile mugikorrei ematen zitzaien izena da.