Ming hilobiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
== Egiturak ==
Enperadore bakoitzak bere mausoleoa diseinatzen bazuen ere, hilobi guztiek ezaugarri estruktural amankomunak dituzte. Hiru zati desberdin dituzte: lehenengoak sakrifizioak egiteko eraikinak hartzen ditu; ondoren, hilarrien dorrea; azkenik, hilobia, lurpean egina eta hiletak egin ondoren zigilatua gelditzen zena.
 
Hilobietara sartzeko, bide sakratua dago, 6,4 km-ko pasealekua, XVI. mendean marmolez egindako 12 eskulturez inguratuta. Estatua hauek enperadorearen ohorezko guardiaren ordezkari dira. Hortik Animalien Hiribidera iristen da. Bertan, marmolez egindako animalia erreal edo fantastikoen irudiak ikus daitezke. Bidearen hasieran, [[Hongxi]] enperadorearen 9 metroko garaiera duen hilarri bat ikus daiteke. Hilarriaren azpian dortoka baten irudia dago, bizitza luzearen sinboloa. Dragoiaren eta Fenixaren Atean amaitzen da bidea, marmol zuriz egina eta oinarrian baxuerliebe batzuk dituena.
 
Hamahiru mausoleoen artean [[Zhu Yijun]] enperadorearena nabarmentzen da. 1957an lurpetik atera zuten lehena izan zen. Lapurrek ez zuten arpilatu, eta, beraz, barruan objektu ugari aurkitu zituzten. Hilobia lau eraikinez osatuta dago, eta horien artean Lurpeko Hilobia nabarmentzen da, 1.195 m² hartzen dituen eraikina, eta, aldi berean, harriz eraikitako bost jauregiz osatuta dagoena. Eraikuntza lurzoruaren mailatik 27 metrora dago.
 
Hiilobirik handiena [[Yǒnglè|Yongle]] enperadorearena da. Bertan, enperadoreaz gain, [[Ren Xiaoxi]] enperatriza dago lurperatuta. Hilobi honetatik bi kilometrotara, enperadoreari azken bidaian laguntzeko aukeratuak izan ziren bere 16 ohaideen hilobiak daude.
 
== Hilobi Inperialen zerrenda ==