Nizam: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hyderabad,_Feb._2009_57.jpg|thumb|Nizamaren tronua, [[Chowmahalla]] jauregian, Hyderabad.]]
'''Nizam titulua''' Indiako [[Hyderabad (estatua)|Hyderabad]] Estatuko agintariek ziren XVIII. mendetik XX. mendera arte erabili zuten titulua da. Hyderabadeko Nizamak [[Asaf Jah I.a]] lehen agintariak (Mir Qamar-ud-Din Siddiqi izenekoak) ezarri zuen dinastia dira, baina izena ez da familia bati dagokion terminoa, baizik eta funtzio batetik dartor, ''Nizam-ul-Mulk'' tituluaren laburdura izanik, Erresumaren Administratzailea esan nahi duena. Hyderabadeko estatuaren agintea [[Mogol Inperioa|Mogol Inperioaren]] erregeordetza gisa hasi zen Dekkan eskualdean, eta hortik izen hori.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Usman_Ali_Khan.jpg|thumb|Mir Osman Ali Khan, azken nizama.]]
Asaf Jah I.ak sortu zuen [[Asaf Jahi dinastia]]<nowiki/>k Nizam titulua hartu zuen beretako, erregeordetza esanahiak zentzua galdu zuenean. Mogolen kontrola ahuldu egin zen 18. mendean zehar, eta Hyderabad lotu zen [[Maratha Inperioa|Maratha Inperioea]] zerga-ordaintzaile gisa lehenbizi, eta gero [[Britainiar Raj|Raj Britainiarrekin]] bat egin zuen, nolabaiteko independentzia mantenduz, eta Nizamen dinastiaren jarraitasuna bermatuz.