Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
9. lerroa:
 
Pedagogiaren alorrean, garai guztietan kaligrafiak garrantzi handia izan badu ere, haren irakaskuntza galduz joan da gure egunotan ikasleen artean [[bolaluma|boligrafoa]] sartu den heinean. XVI. mendean [[Joanes Itziar]] bizkaitar kaligrafoa nabarmendu zen antze honetan Espainian eta Europan.
 
==Historia==
Tradizioaren arabera, '''karaktere txinatarrak''' –gaur egun ezagutzen diren idazketen artean zaharrena– Cang Jie-k asmatu zituen (K.a. 2650. urte inguruan). Beste tradizio baten arabera, [[Fuxi]] [[Txina]]ko lehen enperadorearen garaikoak dira.
 
Txinatar kulturan garrantzi handia ematen zaio kaligrafiari. Hauetan oinarritzen da: [[Ideograma|ideogram]]<nowiki/>en edertasun bisualean, horiek egiteko teknikan eta Txinako kultura tradizionalaren arau metafisikoetan.
 
Mendebaldeko kaligrafia modu guztiz independentean garatu zen. Jatorrian [[latindar alfabetoa]] du; hori baliatzen zuten [[Erdi Aroa]]n monje kopistek [[pergamino]]<nowiki/>an idazteko. Sasoi bertsuan, islamdar kulturak bere kaligrafia propioa garatu zuen, [[arabiar alfabeto]]an oinarritua, eta, izaki bizidunak irudikatzeko debeku erlijiosoaren ondorioz, arkitekturan asko erabilitako dekorazio-arte bihurtu zen.
 
Beste kultura batzuetan, beste alfabeto batzuk garatu ziren, eta gaur egun ere badaude, gehienak Asian, eta beren herrialdeetan erabili ohi dira, nahiz eta askoz gutxiago zabaldu diren munduan.
 
[[Gutenberg]]ek [[inprenta]] asmatu ondoren, liburuek ordura arte baino zabalkunde are eta handiagoa lortu zuten, eta tipografiak garrantzia irabazi zuen kaligrafiaren kaltetan.
 
Lehenik [[Bolaluma|boligrafo]]<nowiki/>ak eta ondoren [[idazmakina]] eta [[ordenagailu]]ek kaligrafia gure eguneroko bizitzatik desagertzea eragin dute. Nolanahi ere, gaur egun oso bizirik dago arte hori; idazketa eta beste arte plastiko batzuk (marrazketa eta pintura) uztartzen dituen adierazpide artistikoa da, eta edertasun plastiko handiko obrak sortzeko aukera ematen du. Tipografia berrien sortzaileek, adibidez, sarri bilatzen dute inspirazioa kaligrafian. Era berean, kaligrafia presente dago gure inguruan: publizitatean, enpresen logotipoetan eta produktu askoren etiketetan. Nolanahi ere, denborak aurrera egin ahala, gero eta gutxiago erabiltzen da.
 
Kaligrafiak gaur egun duen adierazpenetako bat «[[kaligrafiti]]» deritzona da. Kaligrafiaren antzea [[Grafiti|grafitiarekin]] fusionatu duen mugimendu artistikoa da, oro har, giro urbanoarekin lotua; hala, tradizioa eta modernitatea uztartzea lortu dute.
 
== Erreferentziak ==