Xanti Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

euskaltzalea, bertsolaria eta bertso-eskola sortzailea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Xanti Iparragirre Perurena''' (Errenteria 1934 - Eskoriatza 2022ko urtarrilak 2a) euskaltzale, herrigintzan ekintzaile eta bertsolari zein bertsozalea izan zen. Lehen bertso-eskolaren sortzailea izan zen Leintzen (Eskoriatzako Almen ikastolan), Patxi Goikolearekin eta Joanito Akizurekin batera. Hain justu ere, bertsolaritza haur eta gazteengana hurbiltzeko egindako ahaleginean nabarmendu zen.<ref>{{Erreferentzia|iz...»
(Ez dago alderik)

08:40, 5 urtarrila 2022ko berrikusketa

Xanti Iparragirre Perurena (Errenteria 1934 - Eskoriatza 2022ko urtarrilak 2a) euskaltzale, herrigintzan ekintzaile eta bertsolari zein bertsozalea izan zen. Lehen bertso-eskolaren sortzailea izan zen Leintzen (Eskoriatzako Almen ikastolan), Patxi Goikolearekin eta Joanito Akizurekin batera. Hain justu ere, bertsolaritza haur eta gazteengana hurbiltzeko egindako ahaleginean nabarmendu zen.[1]

Xanti Iparragirre, 1987an. Ondoan ditu, besteak beste, Jon Sarasua eta Arantzazu Loidi

Errenteriako Añarbe baserrian jaio zen 1934an, gerora izen bereko urtegiaren eraikuntzak estali zuena. Hamasei urtera arte etxean lan egin zuen, gero basomutil aritzeko. Eraikuntzan ere aritu zen.

1958an ezkondu eta Eskoriatzara joan zen bizitzera, 25 urterekin, eta bost seme-alabaren aita izan zen. Kooperatibetan aritu zen lanean. 1981ean iheslari politiko bilakatu zen eta 22 urtez Ipar Euskal Herrian bizi izan zen errefuxiatu gisa. Marixol Iparragirre presoaren aita zen. Ipar Euskal Herrian ere bertso irakasle aritu zen urte luzez. 2003an itzuli zen berriro Eskoriatzara.[2]


Bizitza gogorra egokitu arren, aitzindaria izan zen bertsolaritza eskolara sartzen eta berak ere bertsoa baliatu zuen barrua husteko baliabide gisa, "Biziaren azala" liburuan ageri den legez.[3][4]

Erreferentziak

  1. «Xanti Iparragirre hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  2. Berria. «Xanti Iparragirre euskaltzalea hil da, 87 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Xanti Iparragirre - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  4. «BIZIAREN AZALA» Bertsolari (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).