Ander Manterola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Idazlanak: liburuak, inguma
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia
3. lerroa:
'''Ander Manterola Aldekoa''' ([[Zeanuri]], [[Bizkaia]], [[1934]]ko [[maiatzaren 23]]a) [[euskal]] [[etnografia|etnografo]] eta [[antropologia|antropologo]], irakasle eta apaiza bat da. [[Labayru institutua|Labayru institutuare]] eta [[Etniker]] erakundearen sortzailea izan zen, baita Labayruko zuzendaria ere. [[Euskaltzainen zerrenda|Ohorezko euskaltzaina]] ere bada, 2002ko azaroaren 29an izendatua.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|izenburua=Manterola Aldekoa, Ander|hizkuntza=eu|url=https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/ohorezkoak/4677-ander-manterola-aldekoa|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
 
Humanitateen lehen hiru urteak (1945-1948) ikasi zituen [[Arteaga|Arteagako]] Seminario Txikian; gero, Filosofia eta Teologiakoa Gasteizko Seminarioan (1945-1956) eta Deriokoan (1956-57). 1957an apaiza ordenatu zuten 1eta hainbat parrokiatan apaiz gisa aritu zen gero: [[Laukariz]]-[[Mungia]] ([[1957]]), [[Bilbo|Bilboko]] San Rafael (1957-58), [[Zamudio]] (1958-64) eta [[Durango|Durangoko]] Uribarriko Andra Mari (1964-67). Apaiz ordenatu berria zela, Derioko Seminario Txikiko irakasle izendatu zuten (1957-1964). Herri-Gaztediko (Ekintza Katolikoko gazteen mugimendua) Elizbarrutiko Kontsiliario izan zen 1961 eta 1966 bitartean. Antropologia-ikasketak egin zituen [[Lovainako Unibertsitate Katolikoa|Lovainako Unibertsitate Katolikoan]] (1967-69). 1968an, Bilboko Elizbarrutiak izendatu zuen, Seminario Nagusiko Mandataria, eta sei urtez izan zuen ardura hori (1968-1974). Geroago mintegi horrekin zelanbaiteko lotura mantendu du, eta oraindik ere haren liburutegiko zuzendaria da. 1969an eta 1970ean, Udako Euskal Ikastaroa (Euskal Hizkuntza eta Literaturari buruzko Udako Ikastaroa) planifikatu eta antolatu zuen; eta, bestetik, Labayru Euskal Biblioteka, Derioko euskal gaiei buruzko liburutegia. Liburutegi hori handituz joan zen 1977an Labayru Institutuan sartu zen arte. Derioko Seminarioko eraikin berean jaio zen Labayru, eta haren sortzailea eta zuzendaria izan zen. Derion Elizbarrutiko Irakasle Eskolako Euskara Departamentuko zuzendaria izan zen, baita Kultura-Antropologiako irakaslea ere(1974-79). "Traditions populaires et prehistoire" ikastaroan parte hartu zuen [[Paris|Parisko]] [[Ecole des Hautes Etudes, André Varagnac]] (1979-80) lanean. Kultura-Antropologiako ikastaroak eman ditu Gasteizko Teologia Fakultatean (1983-84, 1986-87) eta Bilboko Teologia Institutuan (1985).<ref>{{Erreferentzia|izena=Juan José|abizena=Galdós López de Laño|izenburua=Manterola Aldecoa, Ander - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/manterola-aldecoa-ander/ar-91768/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2021-12-30}}</ref>
 
== Idazlanak ==