Justin Trudeau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Biografia pertsonala ==
[[Ottawa]]n jaio zen [[1971]]<nowiki/>ko abenduaren 25ean, [[Pierre Trudeau]] bere aitak hiru urte zeramanean Kanadako lehen ministro gisa. Ama, berriz, [[Margaret Sinclair]] da, idazle, aktore, argazkilari eta James Sinclair Kanadako Arrantza ministro izandakoaren alaba.
[[Fitxategi:ETalk2008-Justin_Trudeau_Sophie_Gregoire.jpg|thumb|ezkerrera|Justin Trudeau eta bere emaztea Sophie Grégoire, Torontoko Zinemaldian (2008)]]
Bere aitak bezala, ikasketak Jean-de-Brébeuf ikastetxean egin zituen. Ondoren, McGill Unibertsitatera joan zen, non ingeles literaturan lizentziatu zen, eta Columbia Britanikoko Unibertsitatera, non hezkuntzako lizentzia lortu zuen. [[1994]]<nowiki/>an lagun talde batekin batera, bidaia bat hasi zuen [[Frantzia]], [[Espainia]], [[Maroko]], [[Sahara]], [[Benin]], [[Errusia]], [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Thailandia]] eta [[Vietnam]]<nowiki/>en zehar.
 
Kanadara itzuli zenean, [[frantses]] eta matematika irakasle izan zen West Point Grey Akademian eta Vancouverreko[[Vancouver]]reko Sir Winston Churchill Ikastetxean. 2002an Montrealen ezarri zen berriro, eta Ingeniaritza ikasketak egin zituen Montrealgo Unibertsitateko Eskola Politeknikoan (2002-2003). 2005etik 2006ra Ingurumen geografiako maisutza ikasi zuen McGill Unibertsitatean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Contender: The Justin Trudeau Story (Part 1)|hizkuntza=en|data=2013-03-05|url=https://www.huffingtonpost.ca/2013/03/05/contender-justin-trudeau-story-ebook-part-1_n_2782493.html|aldizkaria=HuffPost Canada|sartze-data=2019-09-24}}</ref>
 
2005eko maiatzaren 28an Sophie Grégoire-kin ezkondu zen, berau telebistako aurkezle eta yoga irakaslea, eta hiru seme-alaba izan zituen: Xavier James Trudeau (2007ko urriaren 18an jaioa), Ella-Grace Trudeau (2009ko otsailaren 15ean jaioa) eta Hadrian Trudeau (2014ko otsailaren 28an jaioa).