Petrolio erreserbak: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
25. lerroa:
'''Frogatutako erreserbak''' dira, ustez, egungo teknologiarekin, egoera ekonomiko eta politikoetan eskuragarriak izateko ''arrazoizko aukera edo ziurtasuna'' dutenak (normalean, gutxienez % 90eko konfiantza). Industriako espezialistek P90 esaten diote horri (hau da, % 90eko ziurtasuna izan behar dute ekoitzi egingo dela). Frogatutako erreserbak "'''1P'''" ere deitzen dira industrian.
Frogatutako erreserbak, gainera, honela banatzen dira: "'''probatu-garatua'''" (''proven developed'' PD) eta "probatua '''garatu gabea'''" (''proven undeveloped'' PUD). PD erreserbak dauden putzu eta zulaketekin erraz sor daitezkeen erreserbak dira, edo inbertsio gehigarria eskatzen ez duten erreserbak (funtzionamendu-gastuak onartzeko modukoak).
2009ko abendura arte, "1P" erreserba frogatuak ziren Estatu Batuetako Balore eta Burtsa Batzordeak ([[:en:Securities_and_Exchange_Commission|''Securities and Exchange Commission'']] SEC) inbertitzaileei informazioa ematea ahalbidetzen zien erreserba mota bakarra.
|