Piru Gaintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
→‎Ibilbidea: Barne lotura: La Basconia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
12. lerroa:
== Ibilbidea ==
Haurtzaroan ez zen futbolzale amorratua, baina [[Miguel Gaintza|Miguel]] anaiak (Athletic-en ere jokatu zuen) pixkanaka sortu zion zaletasuna. 15 urte zituela jokatu zuen lehen partida serioa eta bere taldea, San Faustok Urbiri aurre egin zion. Athleticek jokalari bila antolatutako txapelketa izan zen hura, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilean]] hain gaizki geratu zen taldea berreraikitzeko.<ref name=":2" />
[[Fitxategi:Compañía Anónima Basconia oficinas.JPG|thumb|[[La Basconia|Basconia konpainiaren]] bulego nagusi zaharrak ("La Basconia").]]
Basconia laminazio-enpresan lan egin zuen hasieran, eta 1940an Bilboko Athleticek fitxatu zuenean kontratua onartu zuen, zeren eta ordainetan agindu baitzioten, aipatu lantegian aprendiz postutik tornulari postura igoko zutela. Garai hartan ezagutu zutenek zibarekin zuen trebeziaz hitz egiten dute, igelak harrapatzeko zuen trebetasunez (harrika), eta atezain bezala zuen bizitasunaz. Ezkertiak direnen trebezia zuen. Horrela zelako, justu, atea utziarazi eta ezker hegalean jarri zuten. Ordutik, hogei urtez han jarraituko zuen.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=Piru Gaínza (1922-1995) {{!}} www.basauri.net|hizkuntza=eu|url=https://www.basauri.net/eu/content/piru-gainza|aldizkaria=www.basauri.net|sartze-data=2021-03-19}}</ref>