Ugalketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
t 150.241.162.240 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Sperm-egg.jpg|alt=|thumb|300x300px|Espermatozoidea obulua ernaltzen.]]
'''Ugalketa''' prozesu [[Biologia|biologiko]] bat da, non [[organismo]] batetik banako bizi berriak sortzen diren. [[Bizi]]aren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita<ref>Cabrera Calero, Antonio María; Sanz Esteban, Miguel; Rodríguez, Jesús (2011). «La organización del cuerpo humano». ''Biología y Geología'' '''1'''. San Fernando de Henares: Oxford University Press. p. 5. <small><nowiki>ISBN 9788467364446</nowiki></small>.</ref>. Ugalketa-metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: [[sexu ugalketa|sexualak]] eta [[ugalketa asexual|asexualak]].<ref name=":0">''Biologia para el acceso a ciclos formativos de grado superior. Prueba libre para la obtencion del título de bachiller ebook''.[https://books.google.es/books?id=D0a9cwxtZREC&pg=PA195&dq=reproducci%C3%B3n+dos+tipos+asexual+y+sexual&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwjwu7-w45PZAhWB7RQKHRYRDjMQ6AEIJzAA#v=onepage&q=reproducci%C3%B3n%20dos%20tipos%20asexual%20y%20sexual&f=false] MAD-Eduforma. <small><nowiki>ISBN 9788466536189</nowiki></small>. Consultado el 7 de febrero de 2018.</ref>
== SEXO ==
 
Ugalketa asexualean, banakoak bakarrik ugal daitezke [[espezie]] bereko beste banakorik gabe. Adibidez, [[bakterio]]ak zatitu egiten dira ugalketa asexualaren bidez. Baina ugalketa asexuala ez da bizidun [[zelulabakar]]retara mugatzen, [[landare]] gehienek asexualki ugaltzeko aukera ere baitute.
 
Ugalketa sexualak sexu desberdineko bi banakoren edo [[gameto]]ren arteko harremana behar du.
 
== Ugalketa asexuala ==
<blockquote>''Sakontzeko, irakurri: «[[Ugalketa asexual]]a»''</blockquote>Banako berriak guraso bakar batetik sortzen dira banaketa mitotikoaren bidez<ref name=":0" />. Ez da banaketa meiotikorik gertatzen, eta ondorioz, ez da [[gameto]]rik sortzen. Gurasoen informazio genetiko berdina daukate ugalketa asexualetik sortzen diren izaki berriak. Bi modutara egin daiteke: zatiketa edo gemazioa.
 
* '''Zatiketa''': gurasoaren atal bat edo gorputz osoa bi zati edo gehiagotan banatzen da. Horrela, zati bakoitzak banako oso bat sortzeko gaitasuna du, bai gurasoak, bai ondorengoak informazio genetiko bera edukita. Horren ondorioz, banako guztien artean ez dago inongo desberdintasunik, mutazioek eragindakoak izan ezik. Adibide modura, bakterioak eta beste bizidun prokariotikoak aipa daitezke. Animalia erreinuan ere zatiketa bidezko ugalketa ageri da, adibidez, ''[[Planaria]]'' generoko banakoetan.
* '''Gemazioa''': gemak eratzean datza. Ugalketa mota honetan, banaketa mitotikoa era asimetrikoan gertatzen da eta, horren ondorioz, sortzen diren bi zeluletatik, bata bestea baino handiagoa da. Sortutako zelula txiki horri gema deritzo. Adibide modura ''[[Saccharomyces cerevisiae]]'' legamia aipa daiteke.
 
== Ugalketa sexuala ==
{{sakontzeko|Sexu ugalketa}}
Ugalketa sexuala ohikoena da [[animalia|animalien]] artean. Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko. Zelula sexual espezializatuen edo [[gameto]]en bitartez egiten da<ref>{{erreferentzia|izena=David|abizena=Sadava|urtea=2009|izenburua=Vida: la ciencia de la biologia.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=9789500682695|hizkuntza=}}</ref>. Gametoak banaketa meiotikoaren bidez sortzen dira, eta horiek elkartzen direnean, zigotoa eratzen da. [[Gameto]]ak [[haploide]]ak dira eta [[zigoto]]a, berriz, [[diploide]]a.
 
[[Gameto]] bakoitza guraso bakarretik dator, eta horrela, bi guraso behar dira ugalketa sexuala aurrera eramateko, sexu ezberdinekoak edo sexu berekoak izanik. Azken horri [[hermafroditismo]] deritzo.
 
Animalien artean hiru talde bereiz daitezke:
 
# '''Bibiparoak''': ugalketa barne-ernalketaren bidez egiten dute, eta enbrioia amaren barruan garatzen da jaio arte. Modu horretan, amak mantenugaiak ematen dizkio enbrioiari jaio aurretik. [[Ugaztun]] gehienak bibiparoak dira, gizakiak besteak beste.
# '''Obobibiparoak''': ugalketa barne-ernalketaren bidez egiten dute, eta enbrioia arrautza baten barruan babesten da amaren gorputzaren barruan, amarekin substantziarik trukatu gabe. Enbrioia, beraz, amaren sabelean dagoen arrautza baten barruan garatzen da, eta norbanako berria erabat garatuta dagoenean, arrautzatik ateratzen da. Irteera amaren sabelean edo arrautza amatik atera ondoren gerta daiteke. Animalia erreinuan marrazoek eta sugeek erabiltzen dute ugalketa sexual mota hau.
# '''Obiparoak''': ugalketa barne-ernalketaren edo kanpo-ernalketaren bidez egiten dute, baina bi kasuetan enbrioia arrautza baten barruan garatzen da. Kasu honetan ere, ez dago inolako substantzia-trukerik amaren eta enbrioiaren artean; baina enbrioia ez da amaren sabelean garatzen, kanpoan baizik. Anfibio, arrain eta hegaztietan ageri da ugalketa mota hau.
 
[[Fitxategi:CRL Crown rump length 12 weeks ecografia Dr. Wolfgang Moroder.jpg|thumb|Giza enbrioia]]
 
== Giza ugalketa ==
[[Zigoto]] deritzon obuluaren edo arrautzaren ernalketaren ostean, hainbat banaketa [[Mitosi|mitotiko]] gertatzen dira, [[enbrioi]]a garatzen laguntzen dutenak. Enbrioiak 3 [[Hazi geruza|hazi-geruza]] ditu: [[ektodermo]]a, [[endodermo]]a eta [[mesodermo]]a. 3 orri enbrionario horietatik gorputzaren organoak sortzen hasiko dira.
 
Ikus gainera: [[Ugal-aparatu]]a
 
== Estrategiak ==
<blockquote>''Sakontzeko, irakurri: «[[Ugaltze-modu]]ak»''</blockquote>Ugalketa-estrategia ugari daude naturan. Zenbait animaliak, gizakiak eta zanga hegaztiak, adibidez, [[Sexu heldutasun|sexu-heldutasuna]] lortzeko urte ugari pasa behar dituzte, ugal-aparatuak guztiz garatu arte. Beste batzuek, ordea, oso azkar lortzen dute ugaltzeko heldutasuna, baina oso ondorengo gutxik lortzen dituzte, gehienak hil egiten baitira [[Sexu heldutasun|sexu-heldutasuna]] lortu aurretik. Adibidez, [[untxi]] batek (8 hilabetera lortzen du heldutasuna) 10-30 ondorengo eduki ditzake urtebetean, eta [[ozpin-euli]]ak (10-14 egunera heltzen da) 900 ondorengo eduki ditzake urte bat pasa ondoren. Bi estrategia horiei [[K estrategia]] (ondorengo gutxi) eta [[r estrategia]] (ondorengo ugari) deritze, hurrenenez urren. [[Eboluzio]]ak finkatzen du zein den bizidun bakoitzaren estrategia egokiena. Ondorengo gutxi dituzten animaliek ([[K estrategia]] dutenek) guraso baten edo bien zaintza osoa eskaintzen diete ondorengoei, horiek heldutasuna lortu arte, horrela biziraupen arrakastatsua lor dezaten. Ondorengo asko dituzten animalietan ([[r estrategia]] dutenetan), berriz, gurasoek ez diete hainbesteko zaintza ematen ondorengoei, heldutasun-adinera azkar heltzen direlako; baina horren ondorioz, ondorengo ugari hiltzen dira haurtzaroan. Ez dago estrategia bat bestea baino hobea denik; bata ala bestea egokia izango da animaliaren beharren arabera.
 
=== Beste mota batzuetako estrategiak ===
 
* '''Organismo poliziklikoak''' haien bizitzan zehar aldizka ugaltzen dira.
* '''Organismo [[Semelparo eta iteroparo|semelparoak]]''' haien bizitzan zehar behin bakarrik ugaltzen dira. Adibide bezala [[landare urteroko]]ak, izokinak edo hainbat armiarma-espezie daude. Normalean, [[R/K selekzioaren teoria|r selekzio-estrategia]] jarraitzen dute.
* '''Organismo [[Semelparo eta iteroparo|iteroparoak]]''' haien bizitzan zehar segidako zikloetan ondorengotza bermatzen dute. Horren adibide dira [[landare bizikor]]rak, urtaro jakin batzuetan ugaltzen direnak. Normalean, organismo hauek [[R/K selekzioaren teoria|K selekzio-estrategia]] jarraitzen dute.
 
== Sexu bereko ugalketa ==
Gaur egun, garapenerako biologoei esker, sexu bereko ugalketa nabarmen erraztu da.
 
2004an, [[gene]] ezberdin batzuen funtzioa aldatuz, japoniar zientzialariek arratoi biren [[obulu]]ak elkartu zituzten arratoi alaba lortzeko<ref>{{Cite news|url=|abizena=|izena=|izenburua="Japanese scientists produce mice without using sperm"|data=apirilak 4, 2004|egunkaria=Washington Post|formatoa=|hizkuntza=Ingelesa|sartze-data=2019-12-05}}</ref>. Horretaz aparte, 2018. urtean txinatar zientzialariek ere bi arratoi-obulutatik 29 sagu alaba lortu zituzten. Ikerketa horretan, bi arratoi eme artean arrakasta lortu zen, baina arren kasuan ez zen ondorengorik lortu<ref>{{Cite news|url=|abizena=|izena=|izenburua="No father necessary as mice are created with two mothers"|data=Urriak 12, 2018|egunkaria=The Times|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2019-12-05}}</ref><ref>{{Cite aldizkari|izena=Li, et al|abizena=Zhi-Kun|urtea=2018|izenburua=Generation of Bimaternal and Bipaternal Mice from Hypomethylated Haploid ESCs with Imprinting Region Deletions|argitaletxea=Cell Stem Cell|orrialdea=|orrialdeak=665-676|ISBN=|hizkuntza=Ingelesa|url=doi:10.1016/j.stem.2018.09.004|ISSN=1934-5909}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|30em}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}