Txikipedia:Osasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa:
*'''Elikadura egokia eta orekatua''': gomendagarria da egunean bost otordu egitea. {{Txp|Gosari|Gosaria}} oso garrantzitsua da, eguna hasteko behar dugun energia jasotzeko. Goiz erdian ere ona izaten da hamaiketako egokiren bat egitea. Ondoren, {{Txp|bazkari|bazkaria}} dator. Arratsaldean ere otordu arin bat komeni da, {{Txp|askari}} edo merienda. Eta gauean, {{Txp|afari|afaria}}. Eta egunean zehar ur ugari edan behar da. Bestalde, {{Txp|barazki}}, {{Txp|Fruitu|fruta}} eta {{Txp|Zuntz dietetiko|zuntz}} ugariko elikagai asko jan behar da, eta, aldiz, {{Txp|Gantz|gantz}} eta {{Txp|Koipe|koipeak}}, gatza eta elikagai gozoak gutxiago kontsumitzea komeni da.
*'''Atsedena eta loa''': gutxienez 8 orduko loa egin behar da egunero, batez beste. Umeek 10 eta 12 ordu bitarteko loa egin behar dute, eta nerabeek 8 eta 10 ordu bitartekoa. Lo gutxi egin badugu, nekatuta egongo gara, ikasteko arazoak izan ditzakegu eta desoreka emozionala ere izan dezakegu.
*'''Ariketa fisikoa''': kirola eta jarduera fisikoa egitea oso garrantzitsua da osasuntsu egoteko eta gure gorputza sasoi onean mantentzeko eta {{Txp|Egoneko bizimodu|sedentarismoaren}} kalteak eragozteko. Dena dela, ariketa fisikoak ere osasungarria izan behar du, egokitasunaren, iraupenaren eta intentsitatearen aldetik; bestela, kaltegarria ere izan daiteke, pertsona bakoitzaren gaitasunen gainetik egiten bada.
*'''Higienea eta garbitasuna''': behar-beharrezkoak dira gure organismoa gaixotzeko arriskuetatik babesteko eta {{Txp|Patogeno|germen patogenoek}} eragin ditzaketen {{Txp|Infekzio|infekzioak}} ahalik eta gehien eragotzi ahal izateko. Higienea, bestalde, ez da gorputzaren garbitasuna bakarrik, baita gure etxearena, arroparena eta inguruarena ere.
*'''Gizarte-harremanak''': gaur egun oso garrantzitsutzat jotzen da lagunak izatea gure osasun fisiko eta emozionalerako. Harreman sozial egokiak izatean, ondo sentitzen gara eta horrek oreka psikologikoa edukitzen laguntzen digu.