Antton Elosegi Aldasoro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazkiak
19. lerroa:
 
== Abokatua eta militante politikoa ==
[[Fitxategi:Gabriel aresti 01.png|thumb|[[Gabriel Aresti]]]]
[[Antifrankismo|Antifrankismoari]] laguntzeko aukera gutxietako bat zelakoan ikasi zuen zuzenbidea. Legea erabiltzen jakitea tresna garrantzitsua iruditzen zitzaion. Zuzenbide-ikasketak eta soldaduska bukatuta 1968 eta 1969an [[Miguel Castells]] abokatuarekin aritu zen lanean Madrileko "Tribunal de Orden Público" gogorreko 5 auzitan. Baina 1969an ihes egin behar izan zuen Frantziara, eta albo batera utzi behar izan zituen abokatu-lanak.
 
Denetatik egin zuen garai hartan: txakur zaintzaile, dendari, pintore, ikasle bekadun, espainol-irakasle, elektrizitatea ikasi eta elektronikan langile, frantses-irakasle... eta lanorduz kanpo, ekintzaile politikoari zegokion bezala, bilerak, milaka bilera, panfletoak... eta itzulpen politikoak.
 
Lehenago, oraindik Donostian zegoela 1963an, alfabetatze kanpainak abian jarri zirenean. [[Rikardo Arregi Aranburu|Rikardo Arregiren]] ondoan ibili eta gero, haren arreba [[Begoña Arregi]], [[Ramon Saizarbitoria|Ramon Saizarbitoriaren]] arreba, [[Arantxa Gurmendi]], eta beste batzuekin jo eta ke ibili ziren [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|alfabetatze]]-kanpainak zabaltzen.<ref name=":0" /><gallery mode="packed" heights="80">
Fitxategi:Rikardo Arregi.jpg|[[Rikardo Arregi Aranburu|Rikardo Arregi]]
 
Fitxategi:Arantxa Gurmendi.png|[[Arantxa Gurmendi]]
Bartzelonako Unibertsitateko estudiante-taldea oso talde suspertzailea izan zen berarentzat. Ekintza kulturalak sustatzen zituzten: euskara-klaseak, txango kulturalak, eta bereziki hitzaldiak ([[Jorge Oteiza]], [[Koldo Mitxelena]], Basabe, Gabriel Aresti...) Une hartan, euskal kontzientzia berri bat esnatzen ari zen eta izugarrizko arrakasta izan zuten, bereziki Oteiza eta Arestirenak. Elosegik Gabriel Arestiren ''[[Harri eta Herri]]'' poema-liburuaren laurogei ale saldu zituen Bartzelonan.<ref name=":0" />
Fitxategi:Ramon Saizarbitoria idazlea 2010ean.PNG|[[Ramon Saizarbitoria]]
</gallery>Bartzelonako Unibertsitateko estudiante-taldea oso talde suspertzailea izan zen berarentzat. Ekintza kulturalak sustatzen zituzten: euskara-klaseak, txango kulturalak, eta bereziki hitzaldiak ([[Jorge Oteiza]], [[Koldo Mitxelena]], Basabe, Gabriel Aresti...) Une hartan, euskal kontzientzia berri bat esnatzen ari zen eta izugarrizko arrakasta izan zuten, bereziki Oteiza eta Arestirenak. Elosegik Gabriel Arestiren ''[[Harri eta Herri]]'' poema-liburuaren laurogei ale saldu zituen Bartzelonan.<ref name=":0" />
 
[[Frankismo|Frankismoaren]] aurka borrokatu zuen belaunaldikoa eta marxista izanik, [[ETA-Berri|ETA-Berrin]], EMC eta [[Euskadiko Mugimendu Komunista|EMK]] alderdietan aritu izan zen. Horietan dokumentazioa euskaraz ere sortzen aitzindaria zen Elosegi. Horretan [[Juan Inazio Goikoetxea|Juan Ignazio Goikoetxea]], "Gaztelu" izan zuen laguntzaile eta maisu. Haren eskutik abiatu zen inoiz alde batera utzi ez zuen itzulpengintzan.<ref name=":0" />
 
== Euskara irakurle, Bordeleko Unibertsitatean (1971) ==
[[Fitxategi:Jean Haritxelhar 1995-04-01.png|thumb|[[Jean Haritxelhar|Jean Haritxelha]]<nowiki/>r (1995)]]
[[Bordele-Montaigne Unibertsitatea|Bordeleko Unibertsitatean]] euskara hizkuntza atzerritarra zen, ''Institut Iberique'' delakoan ematen zen, eta ''lecteur de basque'' izateko ezinbestekoa zen atzerritarra, ez frantsesa, izatea. Txillardegi zegoen postu horretan, baina Frantziatik kanporatu zutenean, [[Jean Haritxelhar|Jean Haritxelharrengana]] aurkeztu zen Elosegi eta hartu egin zuten lanpostu horretan aritzeko. Urtebete eman zuen lanbide horretan, eta astean behin irrati-saio bat emititzen zuten gai kulturalez. Frantziako estatuan, ofizialki euskaraz egin den irratsaio lehenetakoa izango zen hura.
 
== Itzultzailea ==
Donostiako Udalak kontratatu zituen lehenengo hiru euskara-itzultzaileetako bat izan zen, 1979an. Garai haietan askoz zailagoa zen euskara-itzultzailea izatea, ordura arte euskara ez baitzen batere erabili administrazioan. Aitzindari haiek oso baliabide linguistiko apalak zituzten orduan, eskura zituzten hiztegi bakarrak [[Plazido Muxika|Muxikarena]] (1965ekoa) eta [[Diccionario Vasco-Español-Francés / Dictionnaire basque-espagnol-français|Azkuerena]] (1905ekoa) eta [[Xabier Kintana|Kintanaren]] ''[[Euskal hiztegi modernoa]]'' (1977ekoa) ziren, besterik ez zegoen, eta Kintanarena oraindik oso oinarrizkoa zen. Udaletako itzultzaileen artean sare indartsu bat sortu zuten zailtasun horiek gainditzeko. Elosegik zuzenbidean zuen heziketa oso baliagarria izan zen.
[[Fitxategi:EIZIE.png|thumb|[[Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea]]]]
 
Giro horretan sortu zen 1987an [[Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea]] (''EIZIE'') [[Euskara|euskarara]] edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari ziren profesionalak biltzeko asmoz. Elkartearen Lehendabiziko zuzendaritza batzordea hauek osatu zuten: [[Juan Mari Lekuona]], [[Xabier Mendiguren Bereziartu|Xabier Mendiguren]], [[Josu Zabaleta]] eta [[Ramon Etxezarreta]] kargudunak; eta, horiez gain, [[Koldo Izagirre]], [[Juan Mari Mendizabal]], [[Juan Jose Zubimendi]], [[Jon Unanue]], [[Kaxildo Alkorta]] eta [[Antton Elosegi Aldasoro|Antton Elosegi]], bokal.<ref>{{Erreferentzia|izena=Karlos|abizena=del Olmo|urtea=2018|izenburua=EIZIEk, 30 urte|hizkuntza=eu|url=https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/2018/eiziek-30-urte|aldizkaria=EIZIE|sartze-data=2021-07-27}}</ref>
 
42 ⟶ 46 lerroa:
 
== Unibertsitateko irakaslea ==
[[Fitxategi:ZuzenbideEraikina.jpg|thumb|[[EHUko Zuzenbide Fakultatea (Donostia)|EHUko Zuzenbide Fakultatea Donostian]]]]1989an itzultzaile funtzionario izateari utzi, eta EHUko Zuzenbide Fakultatera pasa zen euskara juridikoa irakasteko. [[Fernando Mendizabal|Fernando Mendiizabal]]<nowiki/>ek utzi zuen lanpostua bete zuen Elosegik,
 
Zuzenbide Fakultateko irakasle bihurtuta, barrutik lan egin zuen gero bertako mintegian, eta, besteak beste, euskarara itzuli zituzten Hego Euskal Herrian indarrean zeuden lege erreferente nagusiak.<ref name=":0" />
 
 
== Argitalpenak ==
81 ⟶ 86 lerroa:
*[[Afagi|AFAGI]]
*[[UZEI]]
*[[Arantxa Gurmendi]]
 
== Kanpo estekak ==