Euskal herritarrak nazien kontzentrazio esparruetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kanpo estekak: Kanpo esteka berri bat erantsi dut.
→‎Asturias lehenbizi...: Akats ortotipografiko bat zuzendu dut.
52. lerroa:
 
==== Asturias lehenbizi... ====
Miliziano eta gudari talde batzuek, ordea, italiarren esku erori aurretik, [[Asturiasko Printzerria|Asturiasera]] jotzea erabaki zuten, matxinatu faxisten aurkako borrokan jarraitzera,<ref group="oh">[[Bizkaia]] eta [[Bilbo]] [[Frankismo|frankisten]] eskuetan erori aurretik, 1937ko otsailaren 7an, [[Kandido Saseta]] komandantea Asturiaseko frontea indartzera joan zen, hiru euskal batailoiren buru, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako gobernuak]] hala eskatuta. Han hil zen borrokan, otsailaren 23an. </ref> Asturiaseko frontea tropa frankisten esku erori zen arte eta «[[Iparraldeko frontea (Espainiako Gerra Zibila)|Iparraldeko frontea]]» guztiz galdu zen arte, [[1937|1937ko]] [[Urriaren 27|urriaren 27ean27an]].
[[Fitxategi:Blindado UHP.jpg|thumb|180x180px|Errepublikaren ibilgailu babeskidun bat, UHP («Unios Hermanos Proletarios») ikurraz.]]
Bilbo eta [[Santander]] matxinatuen esku gelditu ostean, [[Kantauri itsasoko ertza|Kantauri itsasoko ertz]] osoan [[Asturiasko Printzerria|Asturias]] soilik gelditzen zen [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikaren]] esku; ez osorik, gainera: [[Oviedo]] eta hiri horretatik [[Galizia|Galiziaraino]] iristen zen lur korridorea [[Frankismo|frankistek]] hartuak zituzten, 1936ko urriaz geroztik. Posizio horietatik, faxistek gero eta presio handiagoa ari ziren egiten, [[Errepublikako Herri Armada]] mendebaldera baztertzeko eta Errepublikaren mendeko gainerako lurretatik isolatzeko. Egoera horretan, egunez egun zailagoa gertatzen zitzaion [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako gobernuari]] [[Komunikazio|komunikazioak]] bermatzea eta era guztietako laguntza indargarriak bidaltzea.<ref>Ikus Antony Beevor (2006) ''The Battle for Spain: The Spanish Civil War 1936-1939''. Londres, Penguin Books. ISBN 978-0143037651.</ref>