Tropismoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
75. lerroa:
Liburuaren [[Azal (liburugintza)|azala]], bizkarra eta kontrazala pieza bakarrean daude eginak. Barruan, paperezko orrialdeen kaierak [[Hari|hariz]] elkarri josita daude bost josturatan, eta multzoa itsatsita, babes-orrien bitartez, azala, bizkarra eta kontrazala eratzen dituen kartoizko piezari.
 
Azala, bizkarra eta kontrazala osatzen duen piezaren gainak lur kolore [[Arre (kolorea)|arrea]] du, ilunago (RGB 96, 48, 0) goiko herenean, argiago (RGB 150, 75, 0) beheko bi herenetan. Bi aldeak bereizten ditu 0,8 mm-ko jostura lerro horizontal bat irudikatzen duen marrazkiak. Beste horrenbeste, azalaren erdia aldean (550 mm) jostura bera irudikatzen duen marrazkia dago goitik behera. Multzoak [[Larru|larruzko]] azaleztatze bat irudikatzen duela esan daiteke.
 
Azalean, beheko alde argiagoan, liburuaren izenburua ageri da, tinta beltzez osorik letra larriz idatzita: lehen lau letrak (TROP) goitik behera daude idatzita, eta [[Pentagrama (geometria)|izar pentagonal]] dute amaieran; azken sei letrak (ISMOAK) ezker eskuin daude idatzita, azpian azpimarra izurtu bat dutelarik. Multzoak L moduko bat eratzen du. Bizkarrean, egilearen izen-deiturak ageri dira, tinta beltzez eta letra larriz idatzita (N. SARRAUTE). Kontrazalean ez dago deus idatzirik.