Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
[[Fitxategi:VietnamMural.jpg|thumb|400px|'''Gerra''' giza taldeen arteko [[indarkeria]]zko borroka zabal eta antolatua da. Etsaia garaitzeko aitzakiarekin, [[heriotza]] eta [[hondamen]]a ekarri du [[gizaki]]aren historian zehar. Irudian, [[Vietnamgo Gerra|Vietnamgo gerrako]] argazki zenbait.]]
 
'''Gerra''', halaber '''guda''', '''gudua''' (<small>batez ere [[Ipar Euskal Herria|Ipar.]]</small>) edo '''gerla''' (<small>[[Ipar Euskal Herria|Ipar.]]</small>), ekintzazko gatazka bortitz, zabal eta antolatu bat da, bi talde edo gehiagoren artean asmo jakin batez garatutakoa. [[Historia]]n, gerrak faktore eragile nabarmena izan dira: nazioak zabaldu ditu, [[inperio]]ak eraiki, eta [[zibilizazio]]ak suntsitu.
 
Giza ikuspuntu batetik [[heriotza]], [[hondamen]]a eta sufrimendua eragiten dituen gertakaria da gerra, garaileen zein galtzaileen aldetik, eta halatan, gerraren aurkakoa den [[bake]]a desiratzen dute gizaki eta gizatalde guztiek. Horrenbestez, bada [[bakezaletasun|pazifismoa]] edo gerraren aurkako jarrera filosofiko eta politiko bat. Gerra kausa anitzek eragiten dute: lurralde bat eta bertako baliabideak eskuratu nahia, [[burujabetza|burujabetasuna]], [[erlijio]]a, [[ideologia]] baten inposaketa, eta beste giza-talde mendekotasun edo ezabaketa. Norberaren burua defendatuz, eraso egin eta gerra abiarazi duenari aurre egiteko ere egiten da gerra beste batzuetan.
11. lerroa:
Gerran aritzen diren aurkariak ''etsaiak'' dira eta, historian zehar, askotan (baina ez beti) [[gerra-deklarazio]] batez abiarazi dute gerra. Etsai beraren aurka komunitatetan biltzen direnei, ''aliatu'' esaten zaie, edo ''koalizio'' bat osatzen dute, helburua dutela etsaiari indar handiagoz aurre egitea. Gerrak [[gudu|batailaz]], [[setio]]z edo etsaiaren ahulduraz garatzen dira, aurkariak [[bake]]a adostu edo aurkari batek bestea garaitu arte. Gerran [[armada]] osatzen duten gudari edo soldaduek hartzen dute parte, gehienetan gerra egitearen erabakia [[politika]]riek hartzen badute ere; hala ere, gerretako ondorioak gehien pairatzen dituztenak gerrarekin zerikusi zuzena ez duten herritarrak izaten dira.
 
Gizateriaren historian gerrak kalte eta sufrimendu handiak eragin ditu. Bada, horiek ekidin eta bakea eta segurtasuna bermatzeko, nazio gehienek [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuak]] erakundea osatu zuten historian hildako gehien eragindako [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik. AldiEra berean, gerretan [[giza eskubideak]] bermatzeko [[Genevako Konbentzioak|Genevako ituna]] sinatu zuten, non arma zenbaiten erabilerari buruzko debekua eta biktima, zibil eta presoen babesa ezartzen den. Hala ere, gerretan ohikoa da giza eskubideak urratzea: adibidez, askotan gizonezko gudariek emakume zibilak [[bortxaketa|bortxatzen]] dituzte.
 
== Sinonimoak ==
''Guda'', ''gudua'' (batez ere [[Ipar Euskal Herria]]n) edo '''gerla''' (Ipar Euskal Herrian).
 
== Gerraren historia ==