Leireko monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
131. lerroa:
=== Kripta ===
[[Fitxategi:Leyre - Capitel.stl|thumb|Leireko kapitel bat, hiru dimentsiotan. [https://sketchfab.com/3d-models/leyre-capitel-a0c74298c15046b19d94b767cb1371b6 Koloretako bertsioa].]]
Kripta hori eraiki zuenak eskarmentu handia izango zuen eraikuntzan, baina lehen aldia zen horrelako obra bat egin behar zuena. Baliteke, hasiera batean, kripta hau inoiz ez erabiltzeko diseinatzea, zimentazio altuera anitzek erakusten duten bezala. Lur irregularraren gainean, harria aurkitu bezain pronto, zutabeak eta hormak eraikitzen hasi ziren; baina, laster, erabaki zuten erabiltzea eta zutabe lodi zirenek traba egiten zuten. Zutabe eta kapitelak birziklatuak ziren, akaso gertu dauden [[Ledeako erromatar villa|Ledeako]] eta [[Tiermas|Tiermasko]] erromatarren garaikoak, eta horregatik ez datoz bat ez altueran, ez dekorazio mailan, ez eta kokapenaren logikan ere<ref name=":0" />. Leihoak ere, behar baino baxuago jarri zituzten, gaineko bobedak traba egin ez zezan: ondorioz, biak dira desberdin, eta bataren kokapena ez da egokiena. Inprobisatutako kriptarekin amaitzeko, erdiko nabeak zuen tamaina handiagoaren eraginez, kriptan erditik banatu zuten erdiko nabea, aldarearen aurrean zutabe bat jarrita. Zutabeek kokapen guztiz irregular honek, bobedak ia ezinezko egin zituen, soluzio oso zaileko ariketa. Iparraldeko aldetik hasi ziren, eta hegoaldean pixka bat hobeto egin zuten ariketa, aurrekoaren akatsetatik ikasita. Amaitzeko, bide bat eraiki zuten kriptara sartu ahal izateko, inongo simetriarik ez duten hiru arkurekin<ref name=":0" />.
 
=== Porta Speciosa ===