Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
 
== Edukia ==
Idazlan honen argitalpena denboran zehar atzeratu egin zen, nagusiki Newtonek beste batzuk bere aurkikuntzak bereganatzeko arriskuaz beldur baitzen. Halere, Newtonen adiskidea zen [[Edmond Halley]] zientzialariak bere aurkikuntzak argitaratu zitzan bultzarazi zuen, ondorioz Newtonek bere idazlanaren aurreneko orrialdeetan Halleyri bere eskerrona adierazi zion.
 
Hiru liburuek [[geometria]] puruaren hizkuntzan idatzitako [[fisika]] eta [[astronomia]]ren oinarriak dauzkate. "I. liburuak" oharretan idatzirik "lehen eta azken arrazoien" metodoa du, "III. liburuaren" [[fluxioen teoria]]ren gehigarri gisa. Nahiz eta idazlan bikain honek Newtoni ospe handia eman izan, idatzita dagoen hizkera eta tonuen ondorioz, gaur egungo irakurleentzako irakurtzea zaila den idazlana da. Hori dela eta, gaur egungo [[kalkulu diferentzial]]ean [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Leibnizen]] notazioa erabili ohi da, Newtonen notazioa ez bezala, kalkuluak erraztu eta askoz ere intuitiboagoa baita.