Jermak Timofeievitx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Surikov Pokoreniye Sibiri Yermakom.jpg|thumb|250px|Siberiako konkista. [[Vasili Surikov]] margolariaren lana, 1895ean.]]
'''Jermak Timofeievitx''' —{{lang-ru|Ерма́к Тимофе́евич}}— ([[Don (ibaia)|Don ibaiaibaiaren]]ren Katxalinskaia, 1532-152 artean jaioa-Qashlig gotorlekua, [[1585]]eko abuztuaren 5 edo 6a) [[kosako]]en buru eta [[ataman]] mitikoa izan zen. [[Siberia]] esploratu zuen lehenetariko bat izan zen. Berarekin [[Errusia|Errusiak]]k lurralde horietara zabaltze eta kolonizazio prozesua hasi zuen.<ref>https://artsandculture.google.com/entity/yermak-timoféyevich/m03879z?hl=es</ref>
 
== Bizitza ==
1578 baino lehen, Jermakeko unitate kosakoek hainbat aldiz talka egin zuten errusiar, persiar eta tartariar tropekin [[Volga]] ibaiaren ondoko lurraldeetan, inguruko merkataritza-bideak kontrolatzeko. 1558an, Stroganov merkatari familiak [[Ivan IV.a Errusiakoa|Ivan Izugarria]] errusiar [[tsar]]raren baimena jaso zuen, [[Kama]] ibaiaren eskualdea esploratzeko; eta 1574an, [[Torah]] eta [[Tobol]] ibaiaren arroetako lurretarako beste baimen bat, baita [[Obi]] eta [[Irtix]] ibaietan zehar gotorlekuak eta herriak eraikitzeko baimenak ere. Jermak Timofeievitxek behin-behineko akordioa lortu zuen Stroganovekin, eta, horren arabera, tartariarren erasoen aurkako familia horretako herriei babesa eman zien, janari eta munizioen truke.
 
== Siberiaren konkista ==
1581eko irailaren 1ean, Jermakek bere gizonak Harrizko Gerrikoa ([[Uralak]]) izenekoaren ekialdera zuzentzea erabaki zuen eta Stroganov familiak tropa, ekipamendu eta munizioekin lagundu zion. Jermak iparralderantz abiatu zen lehenik [[Chusovaia]] ibaian zehar eta gero [[Kama]] eta [[Ob]] ibaietan zehar. Negua Jeravl ibai siberiarraren ertzean igaro zuen.
 
1582ko udaberrian, Jeravl, Barantxa eta Tagil ibaietan nabigatu zuten [[Tura ibaia|Tura ibaira]] iristeko. Turan eta [[Tavda ibaia]]ren kanpoaldean, Jermaken tropek Siberiako tartariar tropei aurre egin eta garaitu egin zien. Urriaren 26an, Jermak Siberiako Khanate hiriburua, Qaşlıq (gaur egungo [[Tobolsk]]etik 17 km-ra) hartu zuen, eta tartariarrak [[Ixim]] ibaiaren estepetara atzera egitera behartu zituen. Tartariarrem kontraerasoan, Jermak hil egin zen eta kosakoek aldi baterako utzi egin zuten Siberiako alde hori, bi urtez inguruaz nagusitu ondoren.<ref>Lincoln, W. Bruce. ''The Conquest of a Continent: Siberia and the Russians''. New York: Random House, 1994.</ref>