Gerra Soziala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
| indarra2 = 130.000 soldadu
}}
'''Gerra Soziala'''<ref>{{erreferentzia |egilea=Tazito |url=https://eu.wikisource.org/wiki/Analak_eta_Historiak_I/Seigarren_liburua | izenburua=Analak eta Historiak I - Seigarren liburua | argitaletxea= Itzultzailea: Xabier Amuritza; Klasikoen Bilduma, eu.wikisource.org | sartze-data=2021-1-12}}</ref> edo '''Aliatuen Gerra'''<ref>{{erreferentzia |izena=Denis |abizena= Álvarez Pérez-Sostoa |url=https://www.uztaro.eus/artikulua/37/esklabo-iraultzak-erromatar-errepublikaren-krisialdian-gizarte-gatazken-eredu-bat/566 | izenburua=Esklabo-iraultzak erromatar errepublikaren krisialdian: gizarte-gatazken eredu bat | argitaletxea= ''Uztaro'', 36 (2001), 25-39. or. | sartze-data=2021-1-12}}</ref> ({{lang-la|Bellum Sociale}}) gatazka armatu bat izan zen, [[K.a. 91]] eta [[K.a. 88]] bitartean gertatutakoa, aurrez aurre jarri zituena [[Erromatar Errepublika]] eta haren aliatu [[Italia (erromatar probintzia)|italikoak]], erromatar hiritartasun eskubidea lortu nahi zutenak.
 
== Aurrekariak ==
[[Lehen Gerra Punikoa]] ([[K.a. 264]]-[[K.a. 241|241]]) amaitu zenetik, [[Antzinako Erroma|Erromaren]] aginpidearen mende zegoen [[Italiar penintsula|Italia]]. Bertako herri eta hiri anitz Erromaren aliatuak ({{lang-la|socii}}) ziren, baina ez zuten eskubiderik erromatar hiritartasuna ({{lang-la|ius civitates}}) edukitzeko. Mendekotasun horrek ondorioak zituen, besteak beste, epaiketetan, zergen ordainketan edota lur publikoen ({{lang-la|ager publicus}}) erabileran. Bestalde, herri aliatuetako tropa laguntzaileak funtsezkoak ziren erromatar armadarentzat,<ref name="ae">{{erreferentzia |izena=Itziar |abizena= García Soto |url=http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Antzinako%20Erroma.pdf | izenburua= Antzinako Erroma | argitaletxea= Latina/Kultura Klasikoa, DBHKo 3.eta 4.maila, klasikoa.eimakatalogoa.eus| sartze-data=2021-1-13}}</ref> baina Erromak jasotzen zituen kanpaina militarretako onurarik handienak.<ref name="martinez">{{erreferentzia |izena=Aritz |abizena= Martinez Errondosoro |url=https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/21234/TFG_MartinezErrodonsoro.pdf?sequence=2 | izenburua=Cuestión itálica y la Guerra de los aliados | argitaletxea= Historiako Gradu Amaierako Lana, 2014-2015; zuzendaria: Antonio Dupla Ansuategui, addi.ehu.es | sartze-data=2021-1-13}}</ref>
 
[[K.a. 95]]ean, Licinia Mucia legea onartu zen, erromatar hiritartasuna lortzeko ustez iruzur egin zutenen aurkakoa. Horren ondorioz, italiar ugariri hiritartasuna kendu zitzaien, eta haien nahigabea areagotu zen. [[K.a. 92]]an, [[Marko Livio Druso]] aukeratu zuten [[plebearen tribuno]]. Hark erreforma sorta bat prestatu zuen egoera politikoa baretzeko, adibidez nekazaritzaren erreforma sakona, aristokraziak errefusatu zuena. Horrezaz gain, italiar aliatu guztiei erromatar hiritartasuna eskaintzea proposatu zuen, baina Senatua eta plebea aurka atera ziren.<ref name="martinez"/> K.a. 91ko urrian Druso bere etxean erahil zutenean, italiar aliatuak matxinatu ziren.
24. lerroa:
== Gerraren bilakaera ==
[[Fitxategi:Social War AR Syd 621.1.jpg|thumb|300px|Marsiar federazioaren [[denario]]a.]]
Kinto Popedio Silo [[marsiar]]ra eta Kaio Papio Mutilo [[samnita]] buru zirela, [[hirpinoak]], [[lukania]]rrak, marsiarrak, samnitak eta [[pizenoar]]rak Erromaren aurka altxatu ziren; 100.000 gizoneko armada eratu zuten, [[erromatar legio]]en antzera antolatua, eta Italia izeneko errepublika independentea aldarrikatu. [[Corfinium]]en ezari zuten hiriburua, Erromatik ekialdera, senatuarekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Gerraren hasieran, matxinada hedatzen saiatu ziren, bai hegoaldean, bai iparraldean, [[Lazio (eskualde historikoa)|Lazio]] bakarturik uzteko.<ref name="martinez"/>
 
Erroma, berriz, armada berreraki beharrean gertatu zen eta, herri aliatuetako tropa laguntzaileez gabeturik, Sizilia, [[Galia]], [[Hispania]] eta Afrikako soldaduak bildu zituen, erromatar hiritarrez osatutako 14 legiorekin batera. Publio Rutilio Lupo kontsulak iparraldera jo zuen, marsiarren eta pizenoarren kontra borrokatzera. Fronte horretan, [[Ascoli Piceno|Asculum]] inguratzea eta hartzea izan zuten xede nagusi, eta [[Ponpeio Estrabon]]en gain gelditu zen egiteko hori. Aldi berean, [[Etruria]]rako bidea itxi zieten marsiarrei. Erromako beste kontsulak, [[Luzio Julio Zesar]]rek, hegoaldean egin zien aurre samnitei, [[Campania]]ra hurbil ez zitezen.<ref name="martinez"/>
 
[[K.a. 90]]ean, erromatarrek desegigo batzuk pairatu zituzten. Iparraldean, Rutilio Lupo [[Liri]] ibaiko guduan hil zen, eta Ponpeio Estrabonek ezin izan zuen Asculum hartu. Hegoaldean, [[Nola]] eta [[Isernia|Aesernia]] italikoen esku erori ondoren, [[Lukania]]ko, [[Apulia]]ko eta Campaniako hiri gehienek bat egin zuten matxinoekin. Alabaina, [[Umbria]]k eta [[Etruria]]k neutral iraun zuten. Horiek horrela, lege batzuen bitartez, Erromak hiritartasuna lortzeko bidea ireki zien [[latino (antzinako herria)|latinoei]] eta italikoei. Horren ondorioz, hiri italiko batzuk Erromaren aldera lerratu ziren. Hori erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran.<ref name="martinez"/>
 
[[K.a. 89]]an, aipatutako legeak indarrean jartzearekin batean, Erromak ofensibak abiarazi zituen iparraldean eta hegoaldean. Batetik, Ponpeio Estrabonek Asculum hiria bereganatu zuen. Bestetik, [[Luzio Kornelio Sila|Silak]] [[Bojano|Bovianum]], estatu italikoaren hiriburu berria, hartu zuen. Horren ondoan samnitek gerrari eutsi zioten arren, [[K.a. 88]]an azpiratuak izan ziren.<ref name="martinez"/>
36. lerroa:
* ''Lex Iulia de civitates latinis et sociis danda'' (K.a. 90). Erromak hiritartasuna eman zien leial iraun zuten eta hala eskatu zuten hiri italikoei. Lege honi esker, [[umbria]]rrak eta [[etruria]]rrak Erromaren alde jarri ziren.
* ''Lex Plautia Papiria'' (K.a. 89). Erromak italiko guztiei eman zien hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean [[pretorio]]aren erregistroetan izena ematen bazuen.
* ''Lex Pompeia de Transpadanis'' (K.a. 89), latindar eskubidea [[Galia Zisalpina]]ko hiri guztiei eman ziena. [[Po]] ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten onura, artean ez baitzuten eskubide hori.
 
== Erreferentziak ==