Eszipion Emiliano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikarra''' ({{lang-la|Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor}}; [[K.a. 185]] - [[K.a. 129]]) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. [[Luzio Emilio Paulo Mazedoniko]]ren ([[Mazedonia (argipena)|Mazedoniako]] konkistatzaile) seme naturala izan zen. Publio Kornelio Eszipion Afrikarrak, [[Eszipion Afrikarra|Publio Kornelio Eszipion Afrikarra Nagusiaren (hau da, Eszipion Afrikarraren]])<ref>Cornelio Scipio familia oso garrantzitsua izan zen Erromen historian eta estatu-gizon famatu ugari eman zituen. Horregatik, eta erromatar nobleziaren izen-sistemak eragiten duen errepikakortasun maila dela eta, ohikoa da familia honetako pertsonai ezberdinak nahastea. Gauzak argitze aldera, [[Publio Kornelio Eszipion]] artikuluan dagoen Stamboom Cornelius Scipio-ren familia-zuhaitza begiratzea gomendatzen dugu.</ref> seme zaharrenak, semetzat hartuta, ''Afrikarra'' abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.
 
[[K.a. 151]]ean, [[Hispania]]n, [[Erroma]]ko armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonaordeak, [[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikarrak]]k lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, [[Kartago]]koek, [[Masinisa]] [[Numidia]]ko printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. [[Masinisa]]k, halere, [[Erroma]]ko sustapena izanda, [[hirugarren Gerra Punikoa|gerra]] piztu zen berriro [[Kartago]] eta [[Erroma]] artean.
 
Lehen borroketan, Eszipion Emiliano nabarmendu zen, manuko ofiziala izan arren. [[K.a. 147]]an, [[Erromako kontsul|kontsul]] izendatu zuten, zilegizko adina ez bazuen ere. Honela, armadaren burua bihurtu zen. [[Kartago]]tarrak heroikoki borrokatuta ere, [[Erromako Senatua]]k hiria birrindu zuen.