Jakintza ikastola (Ordizia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
9. lerroa:
 
== Jakintzaren sorrera ==
[[Ordizia]] euskalduntzeko zerbait egin behar zela eta, ikastola bat sortzeko proiektua lantzen hasi ziren. Lehenengo aipamenak [[1965]]. urte ingurukoak dira. Urte horretan, Ordiziako guraso eta gazte talde bat, '''Jazinto Setien''' apaiza buru zutela biltzen hasi ziren [[Ataun]]en. Bilera horietan hitz egindakoa Ordiziako Guraso Elkarteari azaldu eta, bide batez, laguntza eskatu ere egin zitzaion. '''Jose Ramon Gaztañaga''' zen Ordiziako Guraso Elkarteko Buru. Begi onez ikusi zuten proiektua eta bultzada emateko prest agertu ziren.
*[[1968]]. urtean sortu zen Ordiziako '''Jakintza Ikastola''' eta 50 ikasle inguru elkartu zituen Sanperio kaleko Pelotazale Elkartean. Bi andereño, '''Rosarito Lasa''' eta '''Mari Karmen Oiharbide''', izango dira ikasle horien heziketaren ardura hartuko dutenak, gurasoen ilusio, ekimen eta laguntzarekin batera.
*[[1969]]: Jakintza Ikastola Ikastolen Federazioaren partaide egin zen.
*[[1970]]: Garagartza enparantzan dagoen '''San Jose ikastetxea erosi''' zuten Ikastolako bazkide eta laguntzaileen artean. Urte horretan Jakintza Ikastolak baimen baldintzatua lortu zuen bere heziketa jarduerak garatu ahal izateko. '''Fidel Eizagirre''', Ordiziako apaiza, agertu zen Jakintza ikastolako titular bezala.
*[[1971]]: Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Ikaztegieta eta Amezketatik etortzen ziren ikasleak Jakintza ikastolara. OHO-ko 3. maila egitea etortzen ziren bertara.
*[[1972]]: Giro erdalduneko haurren euskalduntzea bermatu nahian, '''2 urtekoen gela''' ireki zuten Jakintza Ikastolan.
26. lerroa:
*[[1989]]: Ikastolako administrazio guztia, ordurarte Garagartzako egoitzean kokatzen zena, San Ignaziora ekarri zen. Urte honetan egindako Batzar Orokorrean, Jakintza Ikastolak bere ondarea (Garagartzako lokalak) Eusko Jaurlaritzari ez zeditzea erabaki zuen.
*[[1990]]: Garagartzako lokalak, Construcciones Usabiagari saldu zizkion. Urte honetan Jakintza Ikastola berriro hasi zen Batxilergo ikasketak ematen, nahiz eta horretarako baimenik ez izan.
*[[1991]]: Jakintzak Haur Hezkuntzarako eraikuntzaren proiektua aurkeztu zuen eta Udalak oniritzia eman zion. Urte honetan hasi zen Jakintza, beste 5 ikastolekin batera, Ikastolen Elkarteak bultzatutako '''Eleaniztasun Proiektua lantzen 4 urteko haurrekin'''.
*[[1992]]: Erreformak dakartzan beharrak kontuan izanik, San Ignazioko eraikuntzari 3.solairua erantsi zitzaion. Bertan 12 gela berri egitengo ziren.
*[[1993]]: Mugimendu ugariko urtea izan zen:
**'''Villa Eugeniako eraikuntza berria''' inauguratu zen; aurrerantzean, bertan izango dira Haur Hezkuntzako haurrak eta, honela, instalazio eta lokalen premia konponduta geratu zen berriro.
39. lerroa:
*[[1998]]: Jakintza Kooperatiba da eta, hainbat errekurtso jarri ondoren, INEMek dagokion kapitalizazioa onartu zion, diru sarrera garrantzitsua jasoz.
*[[1999]]:
**'''Jakintzazu''' buletina sortu zen. Ikastolako partaideen arteko komunikazioa sendotzeko eta indartzeko helburuz.
**'''Juanita Amundarain'''en oroimenez, '''Euskal Kantuen Taldea''' sortu zen Ikastolan.
 
50. lerroa:
**Ikastolaren '''intranet'''-a jarri zuen martxan.
**'''Hizkuntza Proiektua''' elaboratzen hasi zen, beste 15 ikastolekin batera.
*[[2003]]: '''Anjeles Iztueta''' anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, bisitatu zuen Jakintza ikastola.
*[[2004]]: Inbertsio berriak egitea erabaki zuen ikastolak:
**San Ignazioko patioa estali eta '''frontoi''' bat egiteko obrak alde batetik.