Burdin hesi (elizakoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Burdingintza gehitua HotCat bitartez
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
== Iruñeko katedralekoak ==
Elizako arkitekturaren elementu honen adibide bikainak [[Iruñeko katedrala|Iruñeko Katedralean]] daude Euskal Herrian. Bi burdin sare handi eta baliotsu kontserbatzen dira, [[Presbiterio (arkitektura)|presbiterioa]] ixten duena bata eta [[Eukaristia|Eukaristiaren]] [[kapera]] ixten duena. Antzina, kapera guztiak hesi gotiko soilez itxita zeuden, baina XIX. mendearen hasieran ezabatu zirenak eta [[balaustrada]] txikiekin ordeztu zire. Pieza zaharrak [[Iruñeko Udala|Iruñeko Udalari]] saldu zitzaizkion 1806an, eta honek bere burdina berrerabili zuen gaur egun [[San Lorentzo eliza (Iruñea)|San Lorentzo elizan]] dagoen San Ferminen kapera kanpoaldera ixten duten burdin hesiak sortzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Parroquia de San Lorenzo|izenburua=Inicio|hizkuntza=es|url=http://www.capillasanfermin.com/|aldizkaria=Capilla San Fermín|sartze-data=2021-04-16}}</ref>.
 
Presbiterioaren aurrealdea ixten duen burdin hesia [[Gotikoa Euskal Herrian|gotikoa]] da. 1517an amaitua eta [[Gilen Ervenantekoa|Gilen Ervenantekoak]] egina, eta garai hartako burdin sare gotikoen "erregina" bezala ezagutua. Goikaldea, orratz eta arku konopialez osatuta dago, gurutzatuak eta lorez errematatuak, euren artean eskultura multzoak tartekatuz.