Peru tximaluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
36. lerroa:
Liburuaren sakontasunaren adibide ona da amaren jokaera. Ama kanpora doa umea bakarrik utzita, beraz, Lurtxu ez da errudun bakarra.
 
7. Praixku “zoparik ez”-en istorioak anorexia du aztergai. Praixkuk ez du zoparik jan nahi eta gosez hiltzen da. Gezurra dirudien arren, XIX. mendean ere gaixotasun honen adibideak bazeuden han hemenka. Lehenengo kasua Loeben (Austrian) gertatu zela dakigu. Hango hilerriko hilarri batean “Suppenkaspar” dago idatzita eta elizliburuan ume hau janariari uko egiteagatik hil zela dago erregistratuta. [http://www.wikipedia.de/struwwelpeter wikipedia.de]{{Apurtutako esteka|date=martxoa 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }} Hoffmannek, mediku lanetan aritzen zenez, seguru asko, horrelako kasuren bat edo beste tratatuko zuen.
 
8. Asisko geldi egon ezina ezin da mahaian lasai eserita egon. Hainbeste mugitzen denez, lurrera erortzen da mahai gaineko janaria eta guzti. Istorio honetan bi puntu dira azpimarragarriak. Alde batetik, Hoffmannen garaiko familiaren eredu hierarkikoa nabarmentzen da: Ama so dago baina ez du hitz bat bera ere esaten. Aitak, ordea, behin eta berriro geldi egoteko agintzen dio semeari. Aditu batzuen ustez istorio honetan Hoffmannen elementu autobiografiko bat baino gehiago agertzen dira, idazleak berak gurasoengandik sufritu zuen atentzio falta azaleratzen du. Gainera, hiperaktibitatea gurasoen atentzioaren faltarekin ere lotu izan da inoiz. Istorioa hau alemanez “Zappel-Philipp” deitzen da eta hiperaktibitatearen adibide ona eta ezaguna denez, gaixotasunak berak istorioaren izena hartzen du: “Zappel-Philipp-Syndrom”, hain zuzen ere.