Aro Berriko finantza iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Forma pixka bat eman diet tituluei (Hezkuntza Programako ikasle baten artikulua da)
1. lerroa:
{{wikitu}}
 
'''Aro Berriko finantza iraultza''' bezala ezagutzen da XVI. mendean hasi eta ondorengo bi mendeetan zehar garatzen joan ziren mundu finantzarioko berrikuntza eta asmakizun multzoa. Kontzeptu edo termino historiografiko hau ez dago oso zabalduta, naiz eta izendatzen duen prozesu historikoa eta fenomenoa guztiz onartuta egon. Prozesu honek elementu desberdinen garapenak izan zituen baina denak elkarren artean eragiten ziren eta ezaugarri bakoitzaren garapenak gainontzekoak garatzen ere laguntzen zuen, edo aukera berriak sortzen zituzten. XVI. mendean oso astiro hedatu ziren Europan zehar italiarrek merkataritzan eta finantza tekniketan egindako aurrerapenak, eta aurrekari hauetatik diruaren natura berri bat sortuko zuten prozesuak hasi ziren. Alde batetik banku-sistemaren garapena eman zen Europa iparraldeko potentzia ekonomiko berrietan, batez ere Herbehereetan, Suedian eta Ingalaterran. Bestalde, XVII. mendean banku-erakunde berriak sortu ziren Amsterdam, Stockholmo eta Londresen, sektore publikoa eta pribatua finantzatu ahal izateko, banku zentral modernoen aitzindariak izanik. Balore-merkatuen garapena (burtsa), zor publikoa negoziatzeko sortu zirenak, finantza-iraultzaren garaian garatu ziren eta hauekin batera sozietate anonimoen akzioak ere negoziatzen ziren. Hauez gain berrikuntza finantzarioa gizarte anonimoen agerpenak eta akzioen burtsa burbuilek osatzen dute. Azkenik, finantza-berrikuntza aseguru modernoen sorrera ere eman zen. Argi dagoena da, prozesu osoaren amaieran, diruaren eta finantzen natura guztiz aldatuta geratu zela.
 
* INDIZEA
** Lehen banku zentralen sorrera XVII. mendean
** Finantza iraultza eta zor merkatua Aro Berrian
** Sozietate anonimoen sorrera eta akzioen burtsa
** Gertakarizko praktikan oinarritutako aktibitate aseguratzaileen sorrera
** BIBLIOGRAFIA
 
 
LEHEN BANKU ZENTRALEN SORRERA XVII. MENDEAN
 
**== Lehen banku zentralen sorrera XVII. mendean ==
XVI. mendera arte nazioarteko funtsen mugimenduak eta merkatarien arteko ordainketen konpentsazioak truke-letren bidez antolatzen ziren. Oso garrantzitsua izan zen truke-letra, hau Europa osoan zehar zabaldu eta merkaturatzea modernizatu bai zuen, eta dagoeneko XVI. mendearen amaieran, letra hauek merkatarien artean negoziatu zitezkeen. Era berean, XVI. mendean, ohiko praktika bihurtu zen kreditu-tresnen bankuetako deskontua, eta, beraz, merkatariek likidezia berreskuratzen zuten letren mugaeguna baino lehen, prezio baten truke. Europako merkatariek eta finantzariek azoketara joaten hasi ziren gero eta gehiago, eta sasoiko finantza-zentro handiak bihurtu ziren. Izan ere, estatuen finantza-beharren hazkundeak (merkataritzaren gorakadarekin batera) finantza-jarduera handiak eragin zituen. Estatuen zorpetzeak mailegu-emaile handien aberastea ahalbidetu zuen; lehenik Alemaniako Fuggerrena, eta gero Genovako eta Portugalgo bankariena.
 
21 ⟶ 12 lerroa:
Laburbilduz, XVII. mendeko banku-berrikuntzak honako hauek izan ziren: 1) banku-transakzioaen garapena txanpon-mugimendurik eragin gabe, hauek kontuko oharpen hutsak zirenak; 2) erreserba frakzionarioetan oinarritutako banku-jarduera, erreserba metalikoen gainetik kredituak ematea ahalbidetzen zuena, eta 3) banku zentralek billeteak jaulkitzea, baita emisio-monopolioa ere. Banku-berrikuntza horiek diruaren izaera aldatu zuten. Eduki osoko txanponak gero eta gutxiago erabili ziren, eta bankuen erreserba metaliko bihurtzen hasi ziren, moneta-eskaintza gobernuari emandako maileguen eta kredituen emakidaren bidez biderkatu ahal izateko. Erreserba frakzionarioak ere arrisku berria izan ziren gordailuentzat, bankuek gordailuak itzultzeko erreserba nahikorik ez zeukatelako. Berrikuntza hori garrantzitsua izan zen, bankuek etekinak bi modutara handitu ahal izan zituztelako. Lehenengoa, finantza-marjina handituz, hau da, besteren baliabideen kostuen (interes pasiboak) eta inbertsioen diru-sarreren (interes aktiboak) arteko aldea handituz. Bigarrena, likidezia-koefizientea murriztea, hau da, emandako kredituen eta haien erreserba metalikoen arteko erlazioa handitzea; horretarako, bankuko jardunbide egokien murrizketari aurre egin behar zioten bezeroen konfiantza gordetzeko eta bankuko panikoak saihesteko behar adina erreserba metaliko mantentzea.
 
**== Finantza iraultza eta zor merkatua Aro Berrian ==
 
 
FINANTZA IRAULTZA ETA ZOR MERKATUA ARO BERRIAN
 
Monarkak, epe motzean, nazioarteko finantzari handiei maileguak emanez finantzatu ziren. Hauek, aldi berean, euren jatorrizko hiri eta herrialdeetan mailegu-hartzaileen erroldak edo zinak ematen zituztelarik, ondoren erregeari mailegatzen zizkioten kopuru handiak biltzeko. Diru-sarrerak handitzeko, azaldu den bezala, monarkek benetako jabetzak (errege-lurrak eta basailuak) saltzeari ekin zioten, ofizioak saltzeari (justizia-administraziorako) eta zerga partikularrak biltzearen errentamenduari. Monarkia absolutuen garapen komertzial eta finantzario txikiagoak eta arduragabekeria fiskalak Espainian eta Frantzian XVII. eta XVIII. mendeetan zor publikoaren merkatua garatzea eragotzi zuten. Ogasun ministroak ere saiatu ziren hau egiten eta zor publiko ezberdinak jaulki zituzten, rentes eta tontines deituak, edo zinak eta errege baleak.
 
Finantza-iraultza horren emaitza izan zen, XVIII. mendearen erdialdean, burtsan zor publikoaren merkatu sendoa garatzea, eta horren tituluak oso likidoak izatea.
 
**== Sozietate anonimoen sorrera eta akzioen burtsa ==
 
 
 
 
SOZIETATE ANONIMOEN SORRERA ETA AKZIOEN BURTSA
 
Sozietate kolektiboak egon arren, sozietate pertsonalek enpresa-egoera menderatzen jarraitzen zuten. XVI. mendearen erdialdean, akzioen bidezko lehen gizarte anonimoak (join stock companies) sortu ziren Holandan. 1555ean Russia Company sortu zen, 1581ean Levant Company eta 1600ean East India Company. Lehen aldiz sozietate anonimoak zeuden, kapital komun batekin, bazkide ezberdinek emandakoa eta akzioen bidez ordezkatua. Itsasoz haraindiko merkataritza-negozio handiek eskatzen zituzten kapital-kopuru izugarriak biltzeko modua izan zen. Bestalde, sozietate anonimoek enpresa-arriskuak bazkideen artean banatzea ahalbidetu zuten, akzioen proportzioan, eta inbertitzaileen arriskuak dibertsifikatzea ere bai, hainbat enpresaren akzioak eros zitzaketelako. Erantzukizun mugatuko sozietateak zirenez bazkideek emandako kapitala bakarrik konprometitzen zuten konpainiarengan, eta, beraz, inbertzaileak ez ziren hondatzen porrot eginez gero, akzioetan ordezkatutako kapitala bakarrik galtzen baitzuten, gainerako ondarea mantenduz.
 
Aro Modernoko hirugarren finantza-berrikuntza gizarte anonimoen sorrera eta burtsen espekulazioa (akzioen burbuilak) izan zen. Sozietate anonimoak Herbehereetako merkataritza-kapitalak asmatu zituen Asiako espezien merkataritzaren kontrola lortzeko tresna gisa, Portugal baztertuz. Merkataritza merkantilistak Estatuaren zerbitzura zeuden eta Probintzia Batuetako gobernuaren pribilegioarekin lan pribatuak egitea lortzen zuten konpania hauek.
 
**== Gertakarizko praktikan oinarritutako aktibitate aseguratzaileen sorrera ==
 
 
 
 
GERTAKARIZKO PRAKTIKAN OINARRITUTAKO AKTIBITATE ASEGURATZAILEEN SORRERA
 
Historian zehar giza espezieak beti hartu izan ditu prebentzio-neurriak hondamendi handiak gertatu ondoren. Froga bat, suteen aurkako aseguruak Londresen 1666ko sute suntsitzailearen ondoren garatzen hasi zirela da. 1680an Nicholas Barbonek suteen aurkako aseguruen lehen konpainia ezarri zuen, eta 1710ean aseguruen lehen konpainia sortu zen sozietate anonimo gisa. Horrek bidea ireki zion gainontzeko enpresen sorkuntzari, 1720an bi konpainia berri sortu ziren, bizi-aseguruetan eta itsas aseguruetan espezializatuak. Finantza-antolamenduari dagokionez, konpainia primadun horiek oso sinpleak ziren eta banaketa-printzipioari jarraitzen zioten, "pay as you go" izenaz ezagutzen dena, hau da, urtero ezbeharrengatiko konpentsazioak primetatik lortutako urteko diru-sarrerekin ordaintzen ziren, behin lankidearen onurarako tarte bat erreserbatu ondoren. Sistema hau funtsezkoa izan zen lehen konpainien garapenean. Aseguru modu primitibo guztiak, senipartea inbadituta, aseguratzaileek gertaera baten inguruan egindako apustuetan oinarritzen ziren, orduan ez baitzegoen estali beharreko arriskuak ebaluatzeko eta aseguruei kobratu beharreko primak finkatzeko oinarri teoriko egokirik.
 
51 ⟶ 29 lerroa:
Printzipio hauen aplikazio praktikoa (berrikuntza) eskoziar elizgizon batzuek egin zuten (Robert Wallace eta Alexander Webster), 1740an, finantza printzipio egokietan oinarritutako lehen aseguru funts modernoa garatu zutenak, ordura arte egindako merkataritza apustuak alde batera utziz. Alargunen eta umezurtzen pentsioak ordaintzeko, errentagarrigo inbertituko zen funts bat sortzea proposatu zen, eta pentsio horiek funtsaren errentagarritasunari esker ordainduko ziren. XIX. mendearen hasieran, aseguru modernoen printzipioak hain hedatuta zeuden Ingalaterran, Napoleonen aurka borrokatu ziren soldaduen bizitzak ziurtatzeko erabili zirela.
 
== Bibliografia ==
 
 
BIBLIOGRAFIA
 
COMÍN, F. (2011): “Mercantilismo y capitalismo comercial en la Edad Moderna (siglos XVI-XVIII”. Historia económica mundial. De los origenes a la actualidad. 257-347 orr. Madril: Alianza Editorial.