Philippe de Vitry: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa |
No edit summary Etiketak: Manual revert 2017 wikitestu editorearekin |
||
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Philippe de Vitry''' ([[Vitry-en-Artois]], [[1291]]ko [[urriaren 31]] - [[Meaux]], [[1361]]ko [[ekainaren 9]]a) [[frantzia]]r [[musikagile]]a, musikako teorialaria, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromatar Eliza Katolikoko]] apezpikua eta [[latin]]ezko poeta izan zen.
==
Elizgizona zen, eta politikan eta diplomazian ere aritu zen, sarritan [[aita santu]]aren gortean. Garrantzi handiko karguak izan zituen [[Filipe VI.a Frantziakoa|Filipe VI.a Valoiskoaren]] eta [[Joanes II.a Frantziakoa|Joan II.a Onberaren]] gorteetan. [[Avignoneko Aitasantutzaldia|Avignongo]] [[Klemente VI.a]] aita santuak Meaux hiriko [[apezpiku]] izendatu zuen [[1351]]n.
Poeta eta musikagile gisa ospe handia izan zuen, eta bere garaiko intelektual nagusietako bat izan zen Frantzian. Kultura handiko gizona zen; harreman ugari izan zituen garai hartako intelektualekin, [[Francesco Petrarca|Petrarcarekin]] bereziki.
Historian duen garrantzia musikari zor zaio. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: ''Liber musicalium, Ars contrapuncti'' eta ''Ars nova musicæ'' [[XIV. mende]]ko musika irauli zutenak, eragin handia izan baitzuten ''ars antiqua'' edo arte zaharraren lekua hartu zuen ''[[ars nova]]'' edo arte berria gauzatzerakoan. Bi liburuotan [[musika-idazkera]] eraberritu zuen eta neurriari eta [[kontrapuntu]]ari buruzko teoriak landu zituen. Musika-lanak, dirudienez oso ugariak, ia guztiak galdu dira. Hamabost bat [[motete]] idatzi zituen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011-12-27 eta 2011-12-30}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
|