Euskara batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Onurak: Pilare Baraiazarraren esaera batuaren alde
73. lerroa:
 
Kontrako iritzia eman dutenek bi alderdi azpimarratu dituzte bereziki: batetik, [[gipuzkera]]k, beren ustez, euskara batuan bereganatu zuen gehiegizko garrantzia; bestetik, hizkuntza batuak euskalkien aberastasunari ekarriko zizkion ustezko kalteak. Batasuna giputz euskaran zergatik oinarritu zen azaltzeko, arrazoi demografikoak ematen dira gehienetan. Egun ere, euskaldunen zati handi bat —herena inguru— giputza da. Gainera, antzinatik, Hegoaldeko [[euskal literatura]]n giputz ereduak itzal luzea izan du eta euskaltzainei zentzuzkoa iruditu zitzaien joera horri jarraitzea. Bestalde, erabakiak hartu behar direnean, euskal literaturaren tradizio osoa hartzen da kontuan, eta ez bakarrik Gipuzkoakoa. Lapurdin jaio zen literatura tradizioa ere oso kontuan hartzekoa da, guztietan zaharrena eta oparoena baita. Bigarren kritikari dagokionez, erantzuna begi-bistakoa da: eguneroko eskarmentuak behin eta berriz erakusten du euskalkien arerioa ez dela euskara batua, inguruko bi [[erdara]]k baizik.
 
{{Esaera2|«Zuk ez dakizu zergatik behar den euskara batua, bada nire ibilbideagatik. Lehenengo eta behin, erdara jakin gabe, erdal eskolan egon naiz ni hamalau urtera arte. Gero apur bat hirira, jendearengana eta liburuengana gerturatzen hasi, eta esku hutsik aurkitu naiz, bizkaieraz bakarrik nekielako, eta, gainera, bakarrik txoko bateko bizkaiera. Neuk bakarrik dakit zenbat lan eman didan alfabetatzeak. Gero, ikastolara joan behar lanera, eta euskaraz egiteko beldurra nuen. Eta beste arrazoi bat emango dizut: nola egingo ditugu Arabako, Bizkaiko edo Nafarroako ikastoletan erabiltzeko materialak, gipuzkeraz? Bizkaitarrok eta besteak kanpoan utzita? Euskara batuarena niretzat ibilbide naturala izan da. Niretik hitz egiten dizut, hau ez da ez politika ez ezer»|[[Pilare Baraiazarra]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Miren|abizena=Rubio Iturria|urtea=2021|izenburua=Pilare Baraiazarrari elkarrizketa|argitaletxea=Jakin.eus|hizkuntza=eu|url=https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/pilare-baraiazarrari-elkarrizketa/5374|aldizkaria=jakin|sartze-data=2021-02-27}}</ref>}}
 
[[Ibon Sarasola]]k [[1970eko hamarkada|1970eko]], [[1980ko hamarkada|1980ko]] eta [[1990eko hamarkada|1990eko hamarkadetan]] barna agertutako hainbat hitz eta esapide eztabaidagarri mahai gainean berriz paratzen ditu (''irla'', ''errenta-aitorpen'', ''urpekuntzi'', ''merkatalgune'', ''nekazal turismo'', ''soinketa'' eta beste), euskal literaturaren eta nazioarteko ereduen argitan konponbideak proposatuz (adigai horiek euskal idazle hoberenek eta Europako beste zenbait hizkuntzak nola adierazten dituzten ikertuz) eta Ipar-Hego Euskal Herrien arteko hartu-eman berdintsuagoa aldarrikatuz, bi erdaren morrontzatik aske. Liburuan ematen dituen ideietako bat honako hau da: [[Gaztelania|espainiera]] eta [[frantses]]a dira munduko hizkuntza guztietan "pedanteenak". Beraz, ez ginateke lotsatu behar euskaraz kontuak askoz modu errazagoan esaten ahal direnean.