Gillotina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
osatzen
7. lerroa:
 
== Gillotinaren erabilera Euskal Herrian ==
[[Izu GaraianGaraia]]<nowiki/>n, gillotina Euskal Herrian erabiltzen hasi zen. 1793ko urrian "askatasunaren zuhaitza" (izen hori ematen baizitzaion) Baionan ezarri zen, eta 1794ko irailean Donibane Lohitzunen.
 
1793ko azaroaren 3an, Donibane Lohitzuneko Elkarte Iraultzailearen kide batek herritarren artean diru bilketa abiatzeko eskatu zion herriko agintariei. Helburua gillotina bat erostea zen, "traidoreen eta konspiratzaileen" aurka. Horrela egin zuten, eta Askatasunaren Enparantzan ezarri zen (gaurko Louis XIV enparantza), Louis XIV eta Clairette etxeetan zeuden atxilotze-guneetatik hurbil; handik, kondenatuak pauso gutxi batzuk baizik ez zituzten behar gillotinaraino ailegatzeko.
Donibane Lohitzuneko gillotina gaurko Louis XIV enparantzan jarria izan zen, artean Askatasunaren Enparantza izendatua.
 
Donibane Lohitzuneko gillotina gaurko Louis XIV enparantzan jarria izan zen, artean Askatasunaren Enparantza izendatua. Bere harrizko oinarrian lau esaldi grabatuak zituen; XX mende hasieran herritarrek oraindik bi gogoan zituzten: "''L’union fait la force''" eta "''Mort aux tyrans''". Gillotina desmuntatu zenean herritarrek harri hauek suntsitzen saiatu ziren, eta beste obretarako erabiliak izan ziren; besteak beste, Umezurztegiko horma bat eraikitzeko (haietatik 16 harri, inskripzio arrastoekin, Villa Ducontenia erakusketa aretoaren atarian ezarri ziren XX. mende hasieran); Pierre Hariztoiek, berriz, Béthanie haurren instituzioaren instalakuntzetan zeuden harri gehiagoren berri eman zuen "Saint-Jean-de-Luz et Ciboure, souvenirs historiques et révolutionnaires" liburuan: "FA LA TERR HESSES TYRANNIE" hitzak aurkitu zituen, zehazki." La Gazette de Bayonne, de Biarritz et du Pays basque" aldizkariko kazetariek, berriz, 1932 urtean, Duconteniako harrietan ikusitako zenbait hizki antzeman zituzten: "TE, CE, RCE, LATE", eta beste batzuk ezin izan zituzten identifikatu.
 
Donibane Lohitzunen exekutatu ziren zenbait pertsonaren izenak ezagutzen dira, hala nola Madeleine Larralde saratar gaztea, 1794ko irailaren 19an eho zuten, "Espainian zeuden Errepublikaren etsaiekin gutunak trukatzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|izena=Euskal Herria Lehen / Pays Basque|abizena=D'antan|izenburua=EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN: LA GUILLOTINE À SAINT-JEAN-DE-LUZ EN LABOURD AU PAYS BASQUE AUTREFOIS|data=2019-04-08|url=https://paysbasqueavant.blogspot.com/2019/04/la-guillotine-saint-jean-de-luz-en.html|aldizkaria=EUSKAL HERRIA LEHEN - PAYS BASQUE D'ANTAN|sartze-data=2021-02-23}}</ref>