AZD1222: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Josu}} '''AZD1222''', edo '''Oxford-AstraZeneca COVID-19aren aurkako txertoa''', COVID-19a prebenitzeko txertoa da, Oxford unibertsitatea eta [[AstraZeneca]...»
(Ez dago alderik)

19:44, 10 otsaila 2021ko berrikusketa


AZD1222, edo Oxford-AstraZeneca COVID-19aren aurkako txertoa, COVID-19a prebenitzeko txertoa da, Oxford unibertsitatea eta AstraZeneca enpresa farmazeutikoaren artean sortua, muskulubarneko injekzio baten bidez aplikatzen dena. ARNan oinarritutako txertoa da, koronabirusaren (SARS-CoV-2) S proteina (birusaren bilgarrian dagoen proteina, espikula itxurakoa, infektatutako zeluletara atxikitzeko balio duena) kodetzen duena. ARN hori txinpanzeen adenobirus inaktibatu baten barruan dago, bektore gisa jarduten duena [1] [2] [3]

Txerto honen ekintza-mekanismoa ARNan oinarritutako txertoena da: birusaren material genetikoa pertsona batengan sartzean, giza-zelulek birusaren S proteina ekoizten dute. Horrek immunitate-sistemaren aktibazioa eragiten du, eta S proteinaren aurkako erantzun immunea piztu (antigorputzak eta T linfozitoen sorrera). Antigorputz eta linfozito mota horiek izango dira birusaren balizko infekzio bat deuseztatuko dutenak, eta babesa emango dutenak.

Txertoa bi dositan aplikatzen da, bigarrena lehenengotik 4-12 astera.

2020ko abenduaren 8an The Lancet aldizkari zientifikoak txerto honen eraginkortasunaren datuak kaleratu zituen. Saio klinikoen III. fasean 11.636 boluntarioekin egindako saioetan eraginkortasuna %62-90 artekoa izan zen, handiagoa izanik lehenengo dosian dosi erdia soilik hartu zuten boluntarioengan [4]. Farmazeutikoak esan zuen ikerketa berriak egingo zituela.

Erresuma Batua izan zen txerto hau baimendu zuen lehen herrialdea, 2020ko abenduaren bukaeran. Europan, Sendagaien Europako Agentziak (EMA) 2021eko urtarrilaren bukaeran bere oniritzia eman zion txertoari. 2021eko otsailean hasi zen erabiltzen AZD1222 Europako hainbat herrialdetan, baina hauetako askok erabaki zuten txertoa ez jartzeko 65 urtetik gorakoei, adin tarte horretan ez zegoelako datu nahikorik bere eraginkortasuna bermatzeko [5]

Erreferentziak