Jose Larrañaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Biografia: Ortografia zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
6. lerroa:
 
== Biografia ==
Horrela laburbildu du [[Hektor Ortega]] ''[[Bilbao]]'' aldizkarian:<ref>363.zk., 2020ko azaroan, 42 or.</ref> "Mendaron jaio zen 1801ean. Aita laster galdu zuen eta amarekin bizitza alderraia egin zuen, herri askotan egon baitziren: [[Plentzia]]n, [[Markina]]n, [[Zeanuri]]n, [[Azpeitia]]n eta [[Markina Etxebarria]]n. Azken herri horretan, [[Altzibar baserria]]n, bizi izan zen, zortzi edo hamar urteko txotxoa zenean. Altzibarren agertu zen berriz ere 1825eko urriaren 13ko zorigaiztoko gauean". Etxekoek, Migel galdosGaldos, Kataliana Gandiaga eta bien alaba zen Mikaelak, ezagutu eta ondo hartu zuten. Afaria eskaini zioten eta, ondoren, oheratu ziren, Migel eta Jose goiko pisuko ohean, ama-alaba beheko pisukoan. Altxatu zirenean Josek aizkoraz eraso eraso egin zion Migeli. Era berean Mikaela alaba akabatu zuen. Ondoren, Jose lapurtzeko asmotan, etxea arakatzen hasi zen. Katalina, bitartean, ihes egiten saiatu zen baina Josek harrapatu zuen eta aizkoraz hil zuen. Hiltzaileak alde egin zuen, Katalina bizirik gelditzen zela ikusi gabe. Emakumea esnatu zenean garraxika hasi zen laguntza eske. Auzokideek lagundu zioten baina egunetan hil zen baina aurretik gertatutakoa azaldu zuen.
 
Asteetara Jose harrapatu zuten eta Bilbora eraman zuten. Egindako aitortu zuen baina zergatia ez zuen oso garbi azaldu. Esan zuen arabera Altzibarren bizi izan zen garaian behin Migelek errieta egin zion kopla bat abesteagatik. Epaileak Eladio Alonso Valdenebro [[korrejidore]]a, Pedro Nobia Saltzedo eta Baldespinako markesa ahaldun nagusiak izan ziren. Epaila zalantzarik gabekoa izan zen: heriotz zigorra.