Pietro Bembo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Pietro Benbo''' (Venezia, Veneziako Errepublika, 1470eko maiatzaren 20a - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1547ko urtarrilaren 19a) italiar Pi...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
1. lerroa:
'''Pietro Benbo''' ([[Venezia]], [[Veneziako Errepublika]], [[1470]]eko [[maiatzaren 20]]a - [[Erroma]], [[Aita Santuen Lurraldea]], [[1547]]ko [[urtarrilaren 19]]a) italiar [[Pizkundea|pizkundeko]] intelektual, poeta eta literatur kritikaria izan zen. [[Ospitaleko Zaldunak|Ospitaleko Zaldunak Ordena]]ren kidea eta [[Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoko]] [[kardinal]]a izan zen. Toskanar dialektoaren garapenean eragin zuen, poesiarako eta prosarako literatur hizkuntza gisa. Horrela, italiera modernoaren oinarri bihurtu zen. Bere poesiak eta saiakerek [[Petrarka]]ren lanarekiko interesa berpiztu zuten. Bere idazkiek ere lagundu zieten konpositoreei [[madrigal]]aren garapenean. [[Mesina]]n greziera ikasi zuen [[Konstantinos Laskaris]]ekin eta [[Paduako Unibertsitatea]]n jarraitu zituen ikasketak. [[Ferrara]]n [[Ludovico Ariosto]] ezagutu zuen eta [[Lukrezia Borgia]]ren maitalea izan zen. Erroman, [[Leon X.a]] [[Aita Santua]]ren latineko idazkari eta Ospitale Ordenako kidea izendatu zuten. 1538an apaiz ordenatu zuten eta [[Paulo III.a]] Aita Santuak kardinal izendatu zuen.
 
== Bibliografia ==
* Raffini, Christine, "Marsilio Ficino, Pietro Bembo, Baldassare Castiglione: Philosophical, Aesthetic, and Political Approaches in Renaissance Platonism", 1998. {{ISBN|0-8204-3023-4}}
* Pietro Bembo, "Oratio pro litteris graecis", 2003. Argitaratzailea: Nigel G. Wilson.
* Nalezyty, Susan. Pietro Bembo and the Intellectual Pleasures of a Renaissance Writer and Art Collector, 2017. {{ISBN|9780300219197}}
 
{{bizialdia|1470eko|1547ko|Bembo, Puerto}}