Albaniako Herri Errepublika Sozialista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
1953ko martxoan egoera erabat aldatu zen. Stalin hil ondoren [[Nikita Khrustxov]]ek estalinismoarekin bukatu nahi zuen baina Hoxka prest zegoen bide horretan jarraitzeko. Dena dela, SESBren laguntza mantendu zen Albania haren eragin markoan mantentzeko helburuarekin.<ref>https://www.pceml.info/jceml/portal/index.php/biblioteca/folletos/5-albania-socialista-ejemplo-vivo-para-la-juventud-revolucionaria</ref> Dena dela, ideologikoki, hurruntzen joan ziren. Enver Hoxha eta haren jarraitzaileak ez ziren fio Mosku aurrera eramaten ari zen aldaketarekin, hau da, mendebaldeko herriekin [[koexistentzia adiskidetsua]]rena, alegia.
 
Albaniako erregimena estalinismoan mantendu zen, beraz. 1956an, PCUSen[[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]]ren XX. Batzarrean, Enver Hoxkak Nikita Khrustxov, Stalin egindako kritikeen ondorioz errebisionistatzat jo zuen; halaber, kritika horiek Albaniako erregimenaren aurkako kritikak gisa jaso zituen. Ondorioz, bi estatuen arteko harremanak hoztu ziren, nahiz eta 1955ean Alabania [[Varsoviako Ituna]]n integratua izana. Dena dela, diferentzia hauek, azkenean, ez ziren hausturaren azken arrazoia. Hori 1958an gertatu zen, urte horretatik Sovietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko diferentziak handitu baitziren. 1959an, dena dela, Khrustxov Albaniarekin hurbilketa bat saiatu zen, Tirana bisitatuz eta laguntza ekonomiko gehiagoren hitza emanez, baina ekimenak ez zuen arrakasta izan. Azkenik, estalinismoaren bidean Hoxkak aliatu berria zuen.
 
== Txinarekiko hurbilketa ==