«Kintoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t (150.241.155.243 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
Historikoki jabetza dela-eta liskar ugariren sortzailea izan da mugako ingurune hau, abereak errege-erreginenak ziren mendietan ibiltzeko zerga-sistemagatik. Badirudi Erroibarko oihan gisa hartu zela aspaldidanik eta aldameneko nafarrak (baztandarrak eta, batez ere, baigorriarrak) zerga bat ordaindu beharrean zeudela hango horniduraz baliatzekotan. [[Nafarroako konkista]]ren ondoren, tirabira askoren ondotik, [[1856]]ko [[Baionako Ituna (1856)|Baionako Itunaren]] bidez gaur [[Espainia eta Frantzia arteko muga|egungo muga]] ezarri zuten, eta arazoa nolabait konpondu zuten: ofizialki "Espainiak Frantziari urteroko diru-koporuaren truke betiko utzitako lurra" da. Erabakia ez zen izan Espainiako estatuko nafarren gustukoa, ez baitzen uren banalerroa muga lerrotzat hartu. XIX. mendean areagotu ziren nafarren eta Espainiako estatuaren arteko tirabirak Kintoko mendien ustiakuntza zela eta; 1877an, Kintoaren gaineko eskubideak jaso zituen estatuak eta, ordainean, Erregerena mendiko 576 ha jaso zituen Baztanek eta Kintoko 616 ha Erroibarrek. [[Argindar]]ra [[1979]]an eta [[telefono]]a [[1983]]an heldu ziren. Lurralde honetako 30 bat biztanleak administratiboki Espainiako lurretan bizi dira, baina eskolara eta beste hainbat kontutara [[Urepele]]ra jotzen dute. Zergei dagokienez ere, batzuk Espainian eta beste batzuk Frantzian ordaintzen dituzte<ref>{{erreferentzia|egilea= [[Txomin Laxalt]] |izenburua= Brèves de Pays basque |urtea= 2008|orrialdea= 108}}</ref>.
 
Gaur egun, mendi-mankomunitatea eratu dute, eta [[Elizondo]]n dute egoitza. [[Lindus]] (1.220 m) eta [[Izterbegi]] (1.027 m) mendiek mugatzen dute ingurunea. nfknirri
 
== Lanbideak ==
Anonymous user