Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
132. lerroa:
Henrike I.a Nafarroakoa 1274ko uztailaren 22an hil zen, alaba [[Joana I.a Nafarroakoa|Joana]] oinordeko utzirik. Joanak 18 hilabete besterik ez zuenez, [[Zuria Artoiskoa]]k bere gain hartu zuen alabaren erreginordetza. Zuriak deiturik egindako bilkura batean, aitoren semeek eta hiribilduen ordezkariek [[Petri Antso Monteagudokoa]] hautatu zuten gobernadore. Egoeraz baliaturik, Gaztelak eta Aragoik beren eraginpean ezarri nahi zuten Nafarroa, eta aliatuak ere bazituzten erresuman: Petri Antso Monteagudokoa eta Nafarroako Gorteak [[Jakue I.a Aragoikoa]]ren aldekoak ziren; [[Gartzea Almoravit]], [[Armingot]] apezpikua, [[kalonje]]ak eta [[Nabarreria]]ko biztanleak, berriz, [[Alfontso X.a Gaztelakoa]]ren aldekoak. Horiek horrela, irailean gaztelarrek [[Viana]] setiatu zuten eta [[Mendavia]] hartu. Eraso horren ondorioz, Gaztelaren aurkako jarrera zabaldu zen Nafarroan.<ref name="lacarra">{{erreferentzia|izena= Jose María |abizena= Lacarra |url= https://www.fundacioncajanavarra.es/sites/default/files/ha_politica_nav_ii_can00008-200000000000000000000410.pdf | izenburua= Historia Política del Reino de Navarra. Desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla |sartze-data=2020-3-21 |argitaletxea= Pamplona: Caja de Ahorros de Navarra, fundacioncajanavarra.es}}</ref> Erregina alargunak Frantziako gortera eraman zuen Joana, eta han Nafarroako erreginagaiaren eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe]] infantearen arteko ezkontza hitzartu zuen; era horretan, Nafarroako Koroa eta [[Kapetar dinastia]] bateratu ziren.<ref name="jurio"/>
 
[[Fitxategi:IruñaAncientBurgs.JPG|thumb|Iruñeko burguak, hiriaren batasunaren aurretik.]]
Lehendik aski txarra bazen ere, Iruñeko burguen arteko giroa gaiztotuz joan zen 1275eko hasieratik aurrera. Nabarreriakoek gerra-tresnak eraiki eta San Zernin eta San Nikolasen aurka zuzendu zituzten. Gobernadorea saiatu zen egoera bideratzen, baina alferrik izan zen, eta dimisioa eman behar izan zuen. Izan ere, Nabarreriakoak indartsu sentitzen ziren, Gartzea Almoraviten eta gaztelarren sostengua zutelako. 1276ko udaberrian, gobernadore berriak, [[Eustache de Beaumarchais]]ek, gerra-tresna eta gotorleku guztiak eraisteko agindu zuen, bai Nabarreriakoak, bai burguetakoak. Nabarreriakoek ez zuten agindua onartu eta eraso egin zieten beste burguei. Bere burua oso egoera larrian ikusirik, Beaumarchaisek laguntza eskatu zion Frantziako erregeari. [[Filipe III.a Frantziakoa]] bidalitako armada 1276ko irailean iritsi zen Iruñera. Egun gutxiren buruan amaiera tragikoa izan zuen [[Nabarreriako Gerra]]k: frantziar tropek Nabarreria suntsitu eta arpilatu zuten, eta bertako biztanleak sakailatu. Gaztelako erregeak bidalitako indarrak, berriz, [[Erreniega (mendilerroa)|Erreniega]]n gelditu ziren, Iruñera hurbildu gabe.<ref name="lacarra"/>