Itzulpengintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
 
=== 2.Hamarkada ===
Yehoshua Bar-Hilleli 1951an Massachussetts-eko Teknologia Institutuak (MTI) Itzulpengintza automatikoan aritzeko dedikazio esklusiboa eman zion. hurrengo urtean, 1952an, Itzulpen Automatikoaren lehenengo sinposioa antolatu zen hizkera kontrolatuak, azpi-hizketak, sintaxiaren beharra, edo gizakion esku hartzerik gabe aritzeko aukera bezalako gaiekin. 1954ean Itzultzaile automatiko baten lehendabiziko agerpen publikoa egin zen Georgetown-eko Unibertsitatean. Honek IBM-ren laguntza eta Leon Dostert ikerlariaren parte harztea izan zuen. Errusieraz zeuden 48 perpausa aukeratu eta ingelerara itzuli 250 hitzetako hiztegia eta 6 erregela gramatikalen bidez. Erakustaldiak arrakasta handia izan zuen, eta AEBetan? aurrekontuen partida garrantzitsuak (gehienak Defentsa Ministerioak emanda) egon ziren errusiera, frantses eta alemaneratik itzulpenak egiteko. "fully automatic high quality translation" (FAHQT) delakoaren helburua planteatzea hasierako euforiak eragin zuen. Hamarkada honetako garapen antzindarien artean Georgetown eta Texas unibertsitateetakoak azpimarratu behar dira, bertan gaur egun oraindik erabiltzen ditugun bi sistemen oinarriak ezarri zire, hala nola: "SYSTRAN" eta "METALICAMETAL".
 
=== 3.Hamarkada ===
21. lerroa:
 
=== 5.hamarkada ===
Dudarik gabe 1991n EB-k agindu zuen Danzin txostenaren emaitzekin lotuta, Europan IArekin? zerikusia zuten berri txar bi egon ziren. Instituzioei dagokionez, EB-k EUROTRArako finantzazioa bertan behera uztea erabaki zuen; enpresen aldetik, PHILIPS-ek ustekabean amaitutzat eman zuen adituen artean prestigiorik gehien zuen proiektuetako bat, "ROSETTA". Une horretan bertan Japonen aurreko urteetako inbertsio onen ostean aurrekontuen politika zuhurrago bat aplikatu zen. Beherakada orokorraren Testuinguru horretan itzulpen lagunduaren produktu mota bat azaldu zen merkatura, aurrekoen oso bestelako diseinua zuena. Itzulpen memorien kudeaketa programak ziren, hasiera batean IBM-k ("Translation Manager") eman zuen ezagutzera eta geroago publikora atera zituzten alemaniako TRADOS enpresek ("Translator´s Workbench") eta STAR ("TRANSIT"), eta Espainiako ATRIL ("DÉJÀ-VU"). Azpimarra daitekeen garai hartako beste alderdi bat Internet-aren garapena da itzulpenaren ikuspegitik lokalizatzearen ikuspegirako aldaketarekin batera.aupa athletic
 
=== 6.hamarkada ===