Ireki menu nagusia

Itzulpengintzaren nahia eta beharra betidanik izan da gure gizartean, baita ere ordenagailuak existitu aurretik ere. Horregatik, lehenengo ordenagailuak agertu zirenean, 40. hamarkadan, itzulpen teknikoa informatikaren aplikazio garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen.

Lehenengo ordenagailu horietatik egun arte anitz esperimentu egin izan dira informatikaren alor honetan. John Hutchins britaniar akademikoa beharrezko erreferentzia da itzulpen teknikoaren bilakaera ezagutu ahal izateko.

Bilakaera hau azaltzeko Johnatan Slocum-en eskema jarraituko da, eskema honek itzulpengintza teknikoaren garapena hamarkadak erreferentzia gisa hartuz azaltzen ditu. Honek 1985 arteko lau hamarkadak aipatzen ditu, halere, beste bi hamarkada gehituko diogu azalpenari.

Eduki-taula

Sei hamarkadaAldatu

1.HamarkadaAldatu

1946an ENIAC ordenagailu ospetsuan lehen aurrerapen informatiko aipagarrienak egin ziren. Warren Weaver, Rockefeller Fundazioko ikerlari aitzindaria da, eta aipatu behar da, berak aurreratu zituela diziplina horiek aplikatzeko metodoak: teknika kriptografikoen erabilera, Shannon-en teoremen aplikapena eta estatistikaren erabilgarritasuna. baita gizakion hizkuntzaren azpiko logika eta antza dituen ezaugarri unibertsalak aprobetxatzeko aukera ere. Garai hartan mundua gerra bat amaitzen ari zen, mundu gerra horrek maila zientifikoan mezu ezkutuak argitzeko metodo konputazionalaren garapena sustatu zen. Weaverrek esan omen zuen "errusieraz idatzitako artikulu bat ikusten dudanean neure buruari esaten diot, hori ingelesez idatzita dagoela, baina ikur berezien bidez kodifikaturik. Deskodifika dezagun oraintxe bertan!" (Barr eta Feigenbaum-ek aipatua, 1981). Garai hartan oso arruntak ziren ere ordenagailuak eta programatzeko teknikak (tableroan kable multzoaren bidez makina lengoaia batean programatzen zen), eta honen ondorioz metodoak frogatzeko aukera errealak oso gutxi ziren.

2.HamarkadaAldatu

Yehoshua Bar-Hilleli 1951n Massachussetts-eko Teknologia Institutuak (MTI) Itzulpengintza automatikoan aritzeko dedikazio esklusiboa eman zion. hurrengo urtean, 1952an, Itzulpen Automatikoaren lehenengo sinposioa antolatu zen hizkera kontrolatuak, azpi-hizketak, sintaxiaren beharra, edo gizakion esku hartzerik gabe aritzeko aukera bezalako gaiekin. 1954ean Itzultzaile automatiko baten lehendabiziko agerpen publikoa egin zen Georgetown-eko Unibertsitatean. Honek IBM-ren laguntza eta Leon Dostert ikerlariaren parte harztea izan zuen. Errusieraz zeuden 48 perpausa aukeratu eta ingelerara itzuli 250 hitzetako hiztegia eta 6 erregela gramatikalen bidez. Erakustaldiak arrakasta handia izan zuen, eta AEBetan? aurrekontuen partida garrantzitsuak (gehienak Defentsa Ministerioak emanda) egon ziren errusiera, frantses eta alemaneratik itzulpenak egiteko. "fully automatic high quality translation" (FAHQT) delakoaren helburua planteatzea hasierako euforiak eragin zuen. Hamarkada honetako garapen antzindarien artean Georgetown eta Texas unibertsitateetakoak azpimarratu behar dira, bertan gaur egun oraindik erabiltzen ditugun bi sistemen oinarriak ezarri zire, hala nola: "SYSTRAN" eta "METAL".

3.HamarkadaAldatu

Hasierako inbertsio handiek ez zituzten espero zituzten emaitzak eman. Bar-Hillel-ek 1960an FAHQT-aren ideia zalantzatan jartzen ausartu zen esanez, gizakiak eginiko itzulpenetan lortutako emaitzekin alderatu ahal izateko oraindik ezin lor daitezkeen ezagutza semantiko eta pragmatikoa gehitu beharra legokeela, hortaz, helburu gutxiago izateko aholkua eman zuen. 1964an "Natural Research Council-ak" "Automatik Language Processing Advisory Comitee" izeneko komitea eratu zuen Itzulpen Automatikoa baloratzeko. Baina bi urte beranduago argitaraturiko emitzek ondorio larriak izan zituzten; ez baitzen itzulpen automatikorik lortu testu zientifiko orokorretarako, eta gainera bazirudien epe laburrean ez zirela lortuko. Emaitza txar hauen ondorioz diru murrizketa egon zen eta azkenean AEBtako? ikerketekin bukatu egin zen. Halere, teoria mailan aurrerapen handiak egon ziren garai honetan. Noan Chomsky-k hizkuntzen azterketan iraultza sortu zuen "Syntactic Structures" bere lana argitaratzean 1957an. Informatikari dagokionez, maila altuko programazio datu eta hizketa egituren diseinu berriek (ALGOL, LISP) algoritmo eta modulu metodologien garapena ekarri zuten, diziplinaren bilakaeran funtsezkoak izan zirenak hain zuzen.

4.HamarkadaAldatu

ALPAC txostenak erabat kaltetu zuen ia beti, baina Kanada eta Europan ez zuen ia eraginik izan. 1976an TAUM taldeko ikerlariek ("Traduction Automatique de l'Université de Montréal") "MÉTÉO" sistema aurkeztu zuten, metereologi parteak ingelesetik frantsesera itzultzen zituena. Sistema honek historia egin zuen bere aplikapena eta diseinuaren egokitasunagatik. Urte berean EBak? Itzulpen Automatikoa erabiltzea erabaki zuten administrazio egoitza desberdinetan itzulpen eskaera hazkunde haundiari aurre agin ahal izateko. Komisioak SYSTRAN garatu eta zituzten beharretara egokitzeko lizentziak erosi zituen.Geroxeago, Europan ikerketa sustatu eta itzulpenen kalitatea hobetzeko ideiarekin, Komisioak berak EUROTRA proiektu handizalea finantzatu zuen. Laurogeiko hamarkada osoa hartu zuen garai hura metodo sinbolikoen garapena eta sintaxi (ezaugarriak bateratzean oinarrituriko gramatikak) eta semantika mailako (predikatuen logikan oinarrituriko formalismoa) ikerketaren bizitasun handia izan zuen ezaugarri nagusi. Halere, teoria mailan eginiko aurrerapenak ez ziren emaitzetara ailegatzen.

5.hamarkadaAldatu

Dudarik gabe 1991n EB-k agindu zuen Danzin txostenaren emaitzekin lotuta, Europan IArekin? zerikusia zuten berri txar bi egon ziren. Instituzioei dagokionez, EB-k EUROTRArako finantzazioa bertan behera uztea erabaki zuen; enpresen aldetik, PHILIPS-ek ustekabean amaitutzat eman zuen adituen artean prestigiorik gehien zuen proiektuetako bat, "ROSETTA". Une horretan bertan Japonen aurreko urteetako inbertsio onen ostean aurrekontuen politika zuhurrago bat aplikatu zen. Beherakada orokorraren Testuinguru horretan itzulpen lagunduaren produktu mota bat azaldu zen merkatura, aurrekoen oso bestelako diseinua zuena. Itzulpen memorien kudeaketa programak ziren, hasiera batean IBM-k ("Translation Manager") eman zuen ezagutzera eta geroago publikora atera zituzten alemaniako TRADOS enpresek ("Translator´s Workbench") eta STAR ("TRANSIT"), eta Espainiako ATRIL ("DÉJÀ-VU"). Azpimarra daitekeen garai hartako beste alderdi bat Internet-aren garapena da itzulpenaren ikuspegitik lokalizatzearen ikuspegirako aldaketarekin batera.

6.hamarkadaAldatu

Gaur egun etapa berri baten hasieran gaude. Enpresa eta merkatuen globalizazioarekin batera produktuek eta zerbitzuek "tokian tokiko" egokitzapena izatea dator. Iraganaren jazarle, teknologia asko arkitektura hibridoetan sartzen eta osatzen ari dira, itzulpena orain benetan elektronikoa den informazioaren ziklo konplexuaren beste maila bat bailitzan ulertzen dute. Garapen hauen guztien leitmotiv deiturikoa Internet da oraindik ezin aurrera ditzakegun inplikazioekin, baina neurri handi batean jabego intelektuala eta pilatzen ari diren hizkuntza baliabide ustiaketaren eskubideak argituko diren moduaren menpe daudenak.